Uda Gaztea COVIDekin bizitzen

LEHIAKETAREN OINARRIAK:

Uda Gaztea COVIDekin bizitzen

  1. Lehiaketaren gaia da dokumental bat sortzea, bidalitako eta aukeratutako lanekin, bizitako esperientziak eta sentimenduak COVID-19a dela eta. Horretan sormen kulturala erakutsiko da edozein modalitatean: musika, antzerkia, foto-muntaiak, tik tok (antzekoak), film laburrak, poesia… eskultura, bidezidorrak ireki edo berritu… argazkiak, edo bururatzen zaizuena, aisialdiko ekintza osasungarriak edo aisialdikoak ez direnak, laburbilduz, aisialdia edo bizitza osasungarriekin zerikusia duen guztia.

Aurkeztuko den materiala zabaltzeko erabiliko da, Estellerriko lehiaketa hau deitzen duten erakundeetatik.

  1.     Bi kategoria egonen da, ezberdinak helburuan, ez formatuan.                                                  KATEGORÍA: Sormen kulturala edozein modalitatean, gazteriari buruzkoa COVIDaren aurrean, itxialdian eta deskonfinamenduan, bizitako bizipenak eta sentimenduak edozein sormen-diziplinaren bidez adierazitakoak: marrazkia, film laburra, olerkia, tik tok, bideoa… gehienez 30 minutu.                                                                                                                                               KATEGORIA: Sormen kulturala edozein modalitatean (idatzia, bideoa, tik tok, film laburra, marrazkia, ipuina, argazkia…) aisialdiari buruz zure udan COVIDekin. Bideoak, gehienez 60 segundu.
  2.     Gehienez ere 5 proposamen aurkeztu ahal izanen dira guztira pertsona edo talde bakoitzeko. Lanen originaltasuna, sormena, hausnarketa-gradua eta itxura osasungarria baloratuko dira.
  3.    Proposamenak banakakoak edo taldekoak izan daitezke eta WhatsApp-en bidez bidali beharko dira Maria Vicuña Gazteriaren Etxeko mugikorrera edo 609643735 telefonora. Ordezkari bakarra adieraziz: izena, deiturak, adina, herria eta NAN. Kasu guztietan lehiaketa honetako oinarriak betetzen direla egiaztatuko da.
  4.     Parte hartu ahal izanen dute Estellerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako udalerriren batean erroldaturik dagoen pertsona oro. Adina 16 eta 30 urte artean badute, hau da, 2004 eta 1990 urteen artean jaiotakoak.
  5.     Aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 31ko 00:00etan amaituko da.
  6.     Epaimahai kalifikatzailea honako hauek osatuko dute: Estellerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eremuetako “Joan eta Etorri” trafiko istripuak prebenitzeko programako teknikariak: Viana , Los Arcos, Antzin-Ameskoa, Irantzu, Izarbeibar, Mendabia, San Adrian, Allo eta Deierriko Udala, Estella-Lizarra.
  7.     Sariak honakoak izanen dira: 400 euroko txeke bat 1. Kategoriarako eta 400 euro 2. Kategoriarago, Estellerriko aisialdi-osasungarriaren edozein enpresatan gastatzeko eta gastatzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da.
  8.     Epaimahaiak saria eman gabe uzteko ahalmena izanen du, egoki baderitzo.
  9. Epaimahaiak aukeratutako lanetatik, antolatzaileek, edozein unetan, egoki juzgatzen duten erabilera edo propaganda egin ahalko dute, eta egileek ezin izanen dute erreklamaziorik egin.
  10. Lehiaketa honetan parte hartzean, oso-osorik onartzen dira oinarri hauek.
  11. Lehiaketa honetako antolatzaileek ahalmena izanen dute oinarrietan egoki juzgatzen duten aldaketak egiteko.
Volver arriba