“Maria Vicuña” Gazteriaren Etxea

“María Vicuña” Gazteriaren Etxea ekipamendu soziokultural eta komunitarioa da, kudeaketa publikokoa, batez ere gazteei zuzenduta, baina ez bakarrik gazteei; garapen komunitarioa eta pertsonala sustatzera, bizitza asoziatiboa eta herritarren parte-hartzea sustatzera hornitua eta bideratua.

Gazteriaren Etxea 2006ko urrian inauguratu zen, hiriko gazteen, Oratorio Festivo delakoaren eta Udalaren arteko prozesu parte-hartzailea egin ondoren, horretan, gazteen eskariak bultzatutako proiektua zehaztu zen.

Etxea kokaturik dagoen orubea Oratorio Festivo elkarteak eman zuen, Maria Vicuña andreak oinordetzan utzi baitzion hiriko gazteen aktibaziorako eta partaidetzarako.

Etxeko jarduera horrela antolatzen da:

  • Gazteentzako Argibide Bulegoa.
  • Aisialdi eta Gazteak animatzeko programa. (Gazte gunea eta gazteen mugikortasuna: eguneko irteerak, kanpaldiak, elkartrukeak)
  • Aretoak eta materialak uzteko programa.
  • Empap-Arte programa
  • Ikastaroetako programa
  • Ohitura osasungarriak Sustatzeko Programa: (txabiskeak/aisialdiko biltokiak: ordenantzak, Udako kanpainak, Intertxabiske, Osasuna, Joan eta Etorri, Asexórate, Hegoak, Gozamenez, Nafarroako Gazteria Kontseilua, Hiesaren aurkako Batzordea)
  • Gazte-ekimenak diruz laguntzeko programa.
  • Gazteak Aktibatzeko eta Garapen Komunitarioko Programa ( Boluntariotza, On Lizarra, enplegu gaztearen sustapena)
  • Berriemaile Gazteak Ikastetxeetan.

Gaur egun, Maria Vicuña Gazteriaren Etxea erreferentea bilakatu da gazteentzat, informazioa bilatzeko eta hiriko bizitza sozialean eta gazte politiketan eraginkortasunez parte hartzeko.

Casa de la Juventud «María Vicuña» Gaztearen Etxea

  • Helbidea: K/Nabarreria 62. Estella-Lizarra (Nafarroa)
  • Telefonoa: 948556329/31 eta 609 643735.
  • Posta elektronikoa: juventud@estella-lizarra.com

 

 

Volver arriba