Izena emateko. Kanpaldiak eta Elkartrukeak

Argibide-oharra:

Aurten 2020an elkartruke eta kanpaldien eskaintzak atzeratuak geratzen dira COVID-19ak eragindako alarma-egoera dela eta.

Honi buruzko informazioa eguneratzen joanen gara, egoerak aldatu ahala.

NOLA EMAN AHAL DUZU IZENA?

Izena emateko prozedurak honakoak ditu: inskripzioa, zozketa, ordainketa eta bigarren aukera.

 

1.-Izen ematea

“María Vicuña” Gazteriaren Etxean edo posta elektroniko honetan: juventud@estella-lizarra.com.

Epea: ezarriko da urteko eskaintza ateratakoan.

Dokumentazioa emateko:

Izena eman ondoren, e-posta bidez, pertsona bakoitzari dokumentu bat bidaliko zaio esleitutako zenbakia eta kodearekin. Hori identifikagarria eta besterenezina izanen da zozketa eginez gero.

2.-Zozketa

Zozketa eginen da izen emateko kopurua eskainitako plazak baino handiagoa bada.

Banakako zozketa eginen da kanpaldi eta/edo elkartruke bakoitzeko.

Zozketaren emaitzak, esleitutako plazak emanen ditu eta inskripzioa gauzatzeko ordena ezarriko du eta kuotak ordaintzeko ere. Aipatu emaitza “Maria Vicuña” Gazteriaren Etxeko eta Udaletxeko ohar-taulan argitara emanen da. Gazteriaren Arloko Web-gunean eta sare sozialen bidez ere argitaratuko da.

Zozketan hautaturiko lagunek e-maila bat jasoko dute ordainketa egiteko jarraibideekin.

Kupoaren barnean sartzen ez diren lagunak, erreserban geratuko dira zozketaren ordenaren arabera.

 

3.- Plaza hautaketa eta izen ematea

  • Plazak aukeratzeko aurrez aurreko eran eginen da, inskripzioa egin duten gazteentzat. Bakarrik jarduera bakar bat aukeratu ahal izanen da. Pertsona bakoitzak bakarrik parte ahal izanen du eskainitako proposamenaren batean.
  • Izen ematea:
    • Hautaturiko plaza behin betikoz berretsiko da dagokion ordainketa egin ondoren eta ordainagiria bulegoan eman ondoren.
    • Plaza gauzatzeko epea (ordainagiria bulegoan emanda) urteko eskaintza ateratakoan ezarriko da. Data hori igaro ondoren, ordainketa egiten EZ bada eta/edo bulegoan eman gabe, plaza hutsik geratzen dela ulertuko da, erretserba zerrendara igaroz.

Bulegoan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Banku-kontuan sartu den ordainagiria. Epean sartzen EZ bada, plaza hutsik geratuko da

PLAZA HUTSIK

Kupoa betetzen ez bada:

Epemugan plazak betetzen ez badira, ordura arte izena eman duten guztiak izanen dira kanpaldiko eta/edo elkartrukeko plaza baten onuradunak. Gainera, hutsik geratu diren plazetan izena eman ahal izanen dute nahi duten gazte guztiek.

Hutsik dauden plazetarako izen ematea egiteko:

  • GARRANTZITSUA: bulegoan plazak libre egotearen aukera kontsultatu.
  • Dokumentazio osoa eman, ordainagiriarekin batera. Ez egin ordainketarik Gazteria Arloak aldez aurretik plaza berresten ez badu.

Hutsik daude plazak osatuko dira dokumentazioa eta ordainagiria eman ahala, orden horretan, kupoa bete arte. Gehienez ere bi egun balioduneko epea izanen da dokumentazio guztia emateko plaza berresten denetik.

Hasierako kupoa betetzen bada:

Erreserba zerrenda egonez gero, plazak berresteko epea ordainketaren bidez amaitu eta gero, ordainketa hori egiten ez bada, erreserba zerrendara igaroko da zozketan ezarritako ordenaren arabera.

 

Gutxieneko kupoa:

Udaleko kanpaldiak egiteko (Murillo de Gállego), gutxienez 15 parte-hartzaile egon beharko da epearen bukaeran.

 

NON LORTU AHAL DUZU INFORMAZIOA ETA IZENA EMAN?

Informazioa:

  • “María Vicuña” Gazteriaren Etxea, k/ Nabarreria, 62. Estella-Lizarra
  • Telefonoak: 948 556331 / 609 643735
  • Posta elektronikoa: juventud@estella-lizarra.com

Izena eman:

Postaren bidez egindako inskripzioek inskripzioa konfirmatzen duen posta jasoko dute, parte hartzailearen kodearekin.

 

KUOTAK BARNE HARTZEN DU

  • Bidaia joan eta etorria (elkartrukea Wetzlar-en izan ezik, bidaia parte hartzailearen kontura).
  • Ostatua kanpin dendan edo gazte-aterpetxean.
  • Zuzendaritza teknikoa.
  • Programaren barneko jarduerak.

ORDAINKETA ITZULTZEA

Dirua bakarrik itzuliko da antolatzaileek jarduera bertan behera uzten badute.

 

ASEGURUAK

  • Multiabentura udal kanpalekuak erantzukizun zibileko eta jarduerako asegurua du.
  • Gaixotasun eta medikazio asegurua parte hartzaile bakoitzaren kontura da.
  • Sportjugend Hessen elkartrukerako gomendagarria da talde parte hartzaile bakoitzak istripu-asegurua eta bidai-aseguru bat egitea, azken honetarako gazte-txartela eta ISIC begiratu.
Volver arriba