- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
- >
- Enplegua eta migrazioa
Enplegua eta migrazioa
ENPLEGUA
- Telefonoa : 948 554706-670 554706
- E-mail: escuelataller@estella-lizarra.com
LANTEGI ESKOLA
Estella-Lizarrako Udaleko Lantegi Eskola gazteentzako prestakuntza eta enplegu programa bat da, 1989 urtetik Udalak sustatu eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen duena, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, eta SEPEren (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) bidez. Guztira, 30 urte hauetan, Lantegi Eskolako hamahiru programa burutu dira 16 urtetik goitikoentzat eta zortzi Enplegurako Lantegi, 25 urtetik goitikoentzat; hori guztia, langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko, ikasketak eta prestakuntza, lan produktibo batekin txandakatuz.
Lantegi Eskolak duela gutxi eraikitako eraikin batean du bere prestakuntza zentroa, 2015ean inauguratua Merkatondoa poligonoan eta arras ongi ekipaturik dago. Izan ere, hainbat prestakuntza-espezialitatetan egiaztaturik dago, behe-solairuan hiru lantegi baititu eta solairu nagusian hiru ikasgela, ikasgela-lantegi bat ostalaritzarako eta bulegoak langileentzako, teknikariak zein irakasleak, beste instalakuntza batzuen artean.
Bere ibilbideko urteetan, Lantegi Eskolak hainbat arlotan eman ditu eskolak: igeltserotza, zurgintza, iturgintza, forja, lorezaintza, nekazaritza eta basogintza, soldadura, menpekotasunaren arreta, artxiboak eta dokumentazioa, turismoa eta ostalaritza.
Halaber, aldi berean hirirako oso garrantzitsuak izan diren zaharberritze proiektuetan lan egin da, esaterako: gaur egungo liburutegia (Egiatarren jauregia), San Benito komentua (gaurko Musika Eskola, beste erabilera batzuen artean), irisgarritasun lanak egin dira Los Llanos parkean, eta Instituto para la Sostenibilidad de los Recursos-ISR delakoaren nazio mailako ingurumen sari bat ere erdietsi zen, Ega ibaiertzetan ingurumena lehengoratzeko proiektu bat egiteagatik.
ZENTROA
Lantegi Eskola Udal prestakuntza-zentroa da, enplegurako hainbat prestakuntza-espezialitatetan egiaztaturik dago, ia 30 une hauetan. Gaur egun Prestakuntza eta Enplegu Programa Integratu bat ematen du, SUKALDARITZA PEPIa. Martxoaren 2an hasi zen eta irailaren 28an amaituko da. Adin ezberdinetako 15 pertsona ikasten ari dira, horiek Sukaldaritzako Oinarrizko eragiketen (HOTR0108) 1. Mailako Profesionaltasun-ziurtagiria erdietsi ahalko dute.
Halaber, Udalaren eta beste erakunde batzuen arteko zenbait hitzarmenen emaitza, beste programa batzuk egiten ari dira: Menpekotasuna duten pertsonak artatzeko PEPI bat, Gurutze Gorriarekin lankidetzan, 2. Mailakoa (martxoa-uztaila) eta beste bat Mekanikakoa, Nafarroako Tailerren eta Ibilgailu Konpontzaileen Elkartearekin lankidetzan, martxotik ekainera.
Zentroak jarraitzen du egiaztapen gehiago eskuratzen eta, horretarako, Udalak negutegi bat eskuratu du egiaztapenak bi espezialitatetan lortzeko: lorezaintza eta nekazaritza-basogintza. Azken hilabeteotan ere, inguruko enpresek hala eskatuta, hain zuzen ere, abereak hil eta zatikatzeko prestakuntza (abere-hiltzailearena) emateko eta igeltserotzako hiru egiaztapen lortuko ditu.
EGIAZTAPENAK
Zentroa honako espezialitate hauetan dago egiaztaturik 2020ko hasieran: 3 Administrazioa eta Kudeaketa familiakoak, 5 Merkataritza eta Marketinekin zerikusia dutenak, 3 Eraikuntzari eta Obra Zibilari buruzkoak, 8 Ostalaritzarekin eta Turismoarekin zerikusia dutenak, 1 elikagaien industriarena, 7 Gizarte eta Kultura eta Komunitatearentzako Zerbitzuak eta 2 Garraioa eta Ibilgailuen mantentzea, hau da, oso prestakuntza anitza.
Política de Calidad ESCUELA TALLER (Actualizada enero 2022)
Política de Calidad CENTRO FORMATIVO ESCUELA TALLER (2020)
- Helbidea : Merkatondoa kalea, 26
- Telefonoa : 948 55 47 06 – 670 55 47 06
- Email : escuelataller@estella-lizarra.com
Ongi etorria ematen dizut Estella-Lizarrako Udaleko Migrazio eta Kultur Aniztasuneko arlora.
Ikusiko duzunez, gure hiria herri atsegina da, eta hainbat nazionalitate dituzten pertsonek Estella-Lizarra aukeratu dugu gure etxe berrirako.
Horrela, bizilagun guztien taldea 20 jatorri baino gehiagoko jendeak osatzen dugu, eta guztiok batera eraikitzen dugu gure hiriko errealitate kulturala.
Gaur egun, Lizarran bizi dira, 2020ko Udalaren erroldako datuen arabera, beste herrialde batzuetan jaiotako 2.700 pertsona baino gehiago, hau da, hiriko biztanle guztien %19.
Hori dela eta, kultura-aberastasun handi hori hobeto ezagutzen lagundu nahi dugu, eta, aldi berean, horrela behar baduzu, udalerrian sartzeko prozesuan laguntzea ere bai. Horregatik, atal honetan informazio erabilgarria aurkituko duzu udal-zerbitzuetara iristeko, zure eguneroko bizitzan lagun diezazuketen baliabideen gidara iristeko, egiten ditugun proiektuen laburpenera iristeko eta urtean zehar egiten ditugun jardueren eta ekitaldien programaziora heltzeko ere.
Magdalena Hernández
Gizarte Eskubideen eta Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasuneko arloetako zinegotzi arduraduna.
ARLO HONEN HELBURUAK
- Bertako biztanleen eta migratzaileen arteko interakzioa bultzatzea, Lizarrako kultur jatorrien arteko topaguneak eta gizarte eta kultur guneak sustatuz, kulturarteko jarduketak garatuz.
- Lizarrako jatorri kultura guztien arteko bizikidetza erraztu eta hobetzea, elkar ezagutuz eta elkar onartuz.
- Lizarran bizi diren pertsona guztiak hiriaren parte senti daitezen lortzea, haien jatorria edozein dela ere.
- Bereizkeriazko, arrazismozko edo xenofobiako jokabide guztiak prebenitzea integrazio-, arreta-, prebentzio- eta sustapen-proiektuen bidez.
- Udalerrian sartzen diren pertsona migratzaile guztien aukera-berdintasuna bultzatzea.
- Udal-, gizarte- eta kultura-erakundeen parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea, proiektuak eta jarduerak egiteko.
- Errespetuan, berdintasunean, elkarrizketan, tolerantzian eta gatazken erabileran oinarritutako soziabilitate- eta harreman-eredu komunitario bat ezartzen laguntzea.
MIGRAZIO ETA KULTURA ANIZTASUNEKO ZERBITZUA
- Estella-Lizarrako Udala
- Helbidea: Sorkunde Garbiaren pasealekua, 1, 31200 Estella-Lizarra, Nafarroa
- Telefonoa: 948 548248
- Email: migracion@estella-lizarra.com
ERREKURTSO ETA IZAPIDE OROKORRAK
JARDUERAK:
- MEMORIA RECONOCIMIENTOS 2023
- NP INVITACION MEDIOS AL ACTO DE RECONOCIMIENTOS 2023
- MEMORIA MIVAT y CARTEL CONGRESO
- MEMORIA ACTIVIDAD CULTURA GITANA y Cartel mayo 2023
- Cartel Encuentro Intercultural 2-05-22 DEF
- Poster Taller Intercultural-2052022
- Memoria Encuentro Intercultural Mayo 2022
- Cartel jornada intercultural 27 de agosto_BILINGUE
- Memoria Jornada intercultural de la solidaridad 27 DE AGOSTO DEF
- MIVAT Cartel y Programa DEF Cast_1 dic 2022
- CONSULTA EN ESTE ENLACE LAS NOTICIAS RELACIONADAS CON EL ÁREA.
AZTERLANAK ETA PROIEKTUAK:
‘ESTELLA-LIZARRAKO KULTURARTEKO BIZIKIDETZARAKO MIGRAZIOEN ARLOKO DIAGNOSTIKOA ETA JARDUERA-PLANA’ PROIEKTUA. 2020. URTEA
- Lizarrako kulturarteko bizikidetzarako migrazioen diagnostikoa eta jarduketa plana. 2020. urtea.
- Proiektuaren aurkezpena (2020/9/12)
- Inkesta egitea (2020/10/30)
- Gaztelania: https://bit.ly/3jbVpaK
- Frantsesa: https://bit.ly/3mxWxHQ
- Arabiera: https://bit.ly/31QP66o
- Euskera: https://bit.ly/3e2DqCD