- Hasiera
- >
- Zerbitzuak
- >
- Bestelakoak
Bestelakoak
UDAL HILERRIA
- Helbidea : Iruñeko etorbidea, 37
- Telefonoa : 948 55 42 32
HILERRIKO ORDUTEGIAK: HORARIOCEMENTERIO2024
LURPEKO APARKALEKUA
- Koroatze plazako eta Frantzisko Xabierkoa kaleko lurpeko aparkalekua, hiriaren bihotzean, 2007an inauguratu zen. Guztira 420 plaza ditu hiru solairuetan banatuta. Horietako gutxi batzuk, 3. solairuan, Udalak saldu ditu azken urteotan, eta gainerakoak errotaziorako erabiltzen dira. Hainbat alokairu mota egon badago, kanpoko enpresa batek kudeaturik, Empark.Salmentarako, ondare-jabetzan, 20.000 euro gehi BEZ balio duten plaza batzuk eskuragarri daude. Interesatu guztiek Udalera jo dezakete 948 548209 eta 948 548245 telefonoen bidez. Posta elektronikoaren bidez ere: hacienda1@estella-lizarra.com eta arbitrios1@estella-lizarra.com. Bisitatu daiteke Empark enpresarekin harremanetan jarriz.Baita plaza bat alokatzeko ere interesa dutenek Emparkekin kontaktatu dezaketa, 948 546543 telefonoan edo horien webgunearen bidez. Informazio zehatza dago: tarifak, promozioak, etab.
ZEZEN-PLAZA
- Lizarrako zezen plaza, Deierri etorbidean kokatua, 1917 urteko irailean ofizialki inauguratu zen, hortaz, mendeurrena duela gutxi bete zuen. Matias Colmenares arkitektoak diseinatu zuen “arabiar edo granadako” estiloarekin, eta bertan gutxi gorabehera 3.000 lagun sartzen da. Aurrekontuak, gutxiagatik, 60.000 pezeta gainditu zuen (gaur egungo 360 euro)Zezen-plaza Udalarena da eta batez ere abuztuko festetan erabiltzen da. Garai horretan mota anitzetako zezenketak egiten baitira: zezenketa oinez, zezenketa zaldiz, nobilladak, errekortarien lehiaketa, bigantxak eta entzierroak. Club Taurino Estelles elkarteak ekitaldiren bat ere programatu ohi du eta uztailean Erdi Aroko Asteko justa lehiaketak barne hartzen ditu.