Udaletxea
Monumentuak
XX. mendearen hasieran eraikita estilo eklektikoan, San Frantzisko komentua kokatzen zen orube zaharraren gainean altxatzen da, komentu horren sortzailea Teobaldo II.a erregea omen da. Hirugarren karlistaldian gotorleku militarra bilakatu zen, liberalen tropek defendituta eta Dorregaray jeneral karlistak konkistatua, 1873ko abuztuaren 25ean, on Carlos bertan zegoela. Minek suntsitua, kiskalia eta erraustua, orubearen gainean Udaleko Eskolak eta gaurko Udala altxatu ziren.