Nola iritsi?
Estella-Lizarra, Merindade-burua eta Nafarroako Erdialde-mendebaldeko hiririk garrantzitsuena, Nafarroako Foru Komunitateko hego-mendebaldean kokaturik dago. Itsasoaren mailaren gainean 420 metrora.
Hiriburu garrantzitsuen erdigune geografikoan dago: Iruña, Logroño, Donostia eta Gasteiz, horietatik kilometro gutxira eta komunikabide onekin errepidetan zehar.
Sakatu hemen Estellerriko atala bisitatzeko Nafarroako Gobernuko Turismo atarian.
Web del Consorcio Turístico de Tierra Estella.
KOMUNIKABIDEAK
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko hiri garrantzitsuenekin ere komunikabide onak ditu.
Ibilgailuen konexiorik garrantzitsuena, eta lotura nagusia Iruñearekin eta Logroñorekin, Bideko Autobia (A-12) da. Aukera ematen du bi hiriburu horiekin komunikatzeko gehienez ere 30 minututan.
N-120 erabiliz gero, zuzenean Donostiara (Gipuzkoa) iristen da. Beste bide bat hara iristeko Iruñetik da, Bideko Autobiaren bidez eta geroago A-15 autobia hartuta.
N-132-A erabiliz Gasteizera (Araba) iristen da zuzenean.
Hiriaren erdialderaino linea-autobusean heldu daiteke Iruñetik, Logroñotik, Donostiatik, Zaragozatik… horrez gain, Komunitateko herri anitzetik ere.
Hirira hegazkinez iristeko Noain-Iruñekoa eta inguruko probintzietako hiriburuetakoak dira hurbilen dauden aireportuak.
Tren geltoki hurbilenak, trenbide-sare nazionalarekin lotzen dutenak, Iruñekoak eta Tafallakoak dira (30 minutu inguru errepidez).
NOLA IRITSI AUTOBUSEAN
DISTANTZIAK ERREPIDEAN
IRUÑA (Bideko autobian – A-12):
- Gomendatutako ibilbidea:
- Distantzia: 43,9 km, horietatik 36 km bide azkarretan.
- Denbora: 38 minutu, horietatik 23 minutu bide azkarretan.
- Ikus ibilbidea Google Maps..
LOGROÑO (Bideko autobiaren bidez – A-12):
- Gomendatutako ibilbidea:
- Distantzia: 47 km, horietatik 35 km bide azkarretan.
- Denbora: 39 minutu, horietatik 22 minutu bide azkarretan.
- Ikus ibilbidea Google Maps.
DONOSTIA:
- Gomendatutako ibilbidea:
- Distantzia: 124 km, horietatik 115 km bide azkarretan.
- Denbora: ordu 1 eta 26 minutu, horietatik ordu 1 eta 13 minutu bide azkarretan.
- Ikus ibilbidea Google Maps
- Bide laburra:
- Distantzia: 114 km, horietatik 23 km bide azkarretan.
- Denbora: Ordu 1 eta 38 minutu, horietatik 18 minutu bide azkarretan.
- Ikus ibilbidea Google Maps
VITORIA-GASTEIZ:
- Gomendatutako ibilbidea:
- Distantzia: 70,7 km.
- Denbora: Ordu 1 04 minutu.
- Ikus ibilbidea Google Maps.
DONE JAKUE BIDEA
Estella-Lizarra Bideko Hiria da, honetara erromes moduan iritsi ahal da, bai oinez, bai bizikletaz. ‘Frantses Bidea’ deiturikoaren barnean, Lizarra da bosgarren etaparen helmuga (22 kilometro), etapa Garesen hasten da.
Erromesak bosgarren etapa honetan zeharkatzen dituen herriak: Gares, Mañeru, Zirauki, Lorka, Villatuerta eta Lizarra.