Centro de Interpretación Est(r)ella-(L)izarra

Est(r)ella (L)Izarra Hiriko Interpretazio Zentroa, 2020ko uda amaieran inauguratu zen. Hiriaren historia ezagutzeko abiapuntu handia da, eta, besteak beste, hiriaren historiari eta garapenari buruzko ikus-entzunezko atsegina barne hartzen du eta 1164. urteko Foruaren kopia bat, 4,5 metro neurtzen duena.

Monumentu-auzoaren erdi-erdian dago, San Martingo kaperak hasieran hartu zuen orubean. Bertan biltzen zen hiriko kontzejua, gaur egungo eraikina eraiki baino lehen, Udal ohia eta ondoren epaitegien egoitza.

Beheko solairuan Nafarroako Gobernuko Turismo Bulegoa dago eta goiko solairuetan Interpretazio Zentroa.

Sarrerak doan.

Ordutegiak:

Ordutegia goizez izanen da beti, 10:30etik 13:30era, eta irekiera egunak turismo-denboraldiaren araberakoak izanen dira.

  • Aste Santua, ostegun Santutik hurrengo aste osora arte
  • Uztailean, egunero
  • Abuztuan, bigarren hamabostaldia, abuztuaren 15a barne
  • Irailean, asteburu guztietan
  • Urrian, asteburu guztietan
  • Azaroan, asteburu guztietan eta azaroaren 30a, San Andres eguna.
  • Abenduan, abenduaren 3tik 8ra, biak barne.

 

DOAKO BISITA GIDATU BERRIAK HIRIKO INTERPRETAZIO ZENTRORA EST(R)ELLA-(L)IZARRA

Estella-Lizarrako historia ezagutu ahal izanen duzu, hasiera-hasieratik, baita gordetzen dituen sekretuak ere.

Erreserbatu zure bisita 848 420485 telefono-zenbakira deituta

 

DESCUBRE LA EXPOSICIÓN EN 4 IDIOMAS
Volver arriba