Santa Klara komentua
Monumentuak
Los Llanos alderdian kokatua, erdi aroko burguaren harresiz kanpo, XIII. mendearen bukaeratik horren berri agertzen da, baina gaurko obrak Juan Larrañagak 1635ean hasi zituen eta 1654an bukatu. Lana osotasunean adreiluz egin zen. Elizak gurutze latindarraren oinplano xumea dauka, gurutzadura oso nabarmena eta burualde zuzena. Kanoi-gangaz lunetekin estalita dago, gurutzaduran kupula petxinen gainean erakusten du.. Hormak apaintzen dituzten pinturak Juan Ros de San Miguel-en obra dira eta 1905ean burutu ziren. Komentua angeluzuzen formako patio baten inguruan antolatzen da. Elizan erretaula nagusia nabarmentzen da, Juan Baron de Gerendiain, Iruñeko arkitektoak eginiko lana 1679an. Erretaula nagusiak beste bi ditu albo banatan gurutzaduraren besoetan eta Trinitate Txit Santuari eta Sorkunde Garbiari eskainita, biak barrokoak, XVIII mendearen hasierakoak