San Juan Eliza

Monumentuak

Iglesia de San JuanForuen plazan kokatua, XIII. mendearen bukaeran eraiki zen, Antso Jakituna erregearen ardantze baten gainean. Hasierako erromanikotik bakarrik Ebanjelioaren nabeko portada geratzen da. Aurrealdea 1846an berritu behar izan zen kanpandorrea behera etorri ondoren. Anselmo Vicuña arkitekto lizarratarrak gaurko portada diseinatu zuen, neoklasiko estilokoa eta Florencio Ansoleagak bukatu zuen XX. mendearen hasieran. Elizak hiru nabetako oinplanoa dauka, gurutze-ganga bakunekin albokoetan eta erdikoan, kanoi-gangarekin lunetekin. Burualdea poligonala da, XVI. mendean egindako lanen emaitza. Barnealdean erretaula nagusia nabarmentzen da, Pierres Picart hozkatzaile frantsesak egina, baina eskulturak frai Juan Beauves-ek egin zituen. Estiloa trantsiziokoa da, platereskoko ornamentu-oparotasunetik erromanismoko formen soiltasunera. Santiagoren erretaula barrokoa gailentzen da, Lucas de Mena lizarratarra eginikoa. “De las Torchas” Amabirjina taila bat da gotikorako trantsizio garaikoa, zilarrez xaflatua (jatorrizkoa 1976an lapurtu zuten).

Volver arriba