2026ko irailak 2

Geltokiko aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko dauden bi puntuak martxan daude jada

Azpiegitura berriak lau ibilgailu aldi berean kargatzeko aukera ematen du, 0,30 euro kW/h-ko prezioan eta %20ko hobariarekin helbide fiskala hirian izanez gero

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiko lur gaineko aparkalekuan ibilgailu elektrikoak kargatzeko paratu dituen bi guneak martxan dira dagoeneko. Bi kargagailu bikoitz horiei esker, lau ibilgailu har daitezke aldi berean.

Lau plazak birkargatzeko baino ez dira erreserbatu eta ezin izanen dira aparkaleku iraunkor gisa erabili. Zerbitzuaren funtzionamendua udal ordenantza batek arautzen du.

Ekipo erdi-azkar horiek kargatzeak 0,30 euroko kostua du kWh bakoitzeko, BEZa barne. Tarifa hori urtero eguneratuko da. Helbide fiskala Lizarran duten ibilgailuek, gainera,% 20ko hobaria izanen dute, aldez aurretik eskatu eta baimena emanez gero.

‘Navarra te recarga’ app-aren bidez kargatzea

Kargagailuak erabiltzeko ‘Navarra te recarga’ aplikazioa deskargatu behar da, Android zein iOSerako eskuragarri dagoena. Tresna hori 2022an jarri zuen martxan Nafarroako Gobernuak, tokiko administrazioen kargatze elektrikoko puntuak kudeatzeko.

Instalazioa Etecnic Mugikortasun Elektrikoak egin du, eta enpresa hori arduratuko da karga-puntuen kudeaketaz eta mantentze-lanez ere.

Gogoratuko denez, jarduera horri esker, gainera, oinezkoentzako aparkalekurako sarbidea hobetu da; horretarako, behar bezala seinaleztatutako pasabide bat jarri da eskaileretan zehar, eta, hala, lekua egin da zirkulazioa errazteko.

Guztira 29.655 euroko inbertsioa egin da, BEZa barne, eta horietatik 8.031 euro Nafarroako Gobernuak NextGenerationEU europar funtsekin kudeatutako MOVES III mugikortasun iraunkorreko programaren bidez finantzatu dira.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba