2023ko azaroak 17

Azaroaren 20tik 26ra itzuliko da Dastaketa Gastronomikoaren Astea, eta hurrengo astean 9 establezimenduk hartuko dute parte

Foto noticia

Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, bere jarduera beterano eta arrakastatsuenetako bati ekin dio berriro pandemiaren ondoren: Dastaketa Gastronomikoaren Asteari. Datorren astean izanen da, azaroaren 20tik 26ra, eta bederatzi establezimenduk hartuko dute parte: Batzoki Lizarra, La Moderna, BiEnara, Florida, Izarra, La Txantona, Monjardín, Xanti eta Parranda.

Berrikuntza gisa, aurten saltokiei malgutasuna eman zaie aukeratzeko pintxo 1 edo 2 pintxo eskaintzen duten eta zein ordutegi eta egun edo preziotan.

Eguerdian, Cristina Pérez zinegotzia, David Zhu eta Jesús Astarriaga ostalariak (Monjardin eta Xanti jatetxeetako tabernak), Loreto San Martín eta Jose Flamarique, elkartekoak, izan dira. Denak bat etorri dira ostalaritzarako Astea hilabete ahul batean berreskuratzearen garrantziaz, eta herritarrak kalera atera eta pintxoak probatzera animatu dituzte.

 

 

FLYER SEMANA GASTRONÓMICA

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba