2023ko otsailak 6

Egindako zenbait hobekuntza eta beste batzuk aurreikusiak Lizarra auzoan

Estella-Lizarrako Udalak, Zerbitzu Arlotik, hainbat hobekuntza egin ditu azkenaldian Lizarra auzoan, eta beste batzuk programatu egiteko. Alde batetik, Lizarra kalean hormigoizko argi-zutoin zahar bat kendu da, dagoeneko erabiltzen ez zena eta bizilagunek Udalari hala eskatua. Gainera, eremu horretan bertan dagoen aparkaleku txikia hormigoituko da eta espazio txiki bat prestatuko da terraza gisa, bankuekin, mahai batekin, etab.

Gazteriaren Etxearen ondoan ere, maldan geratu zen eremu txiki bat hormigoituko da; Gesalatz kaletik Lizarra kalera doan pasabideko eskaileretan, berriz, kalteak konpondu eta margotu dira.

Handik hurbil, Juan de Labrit eskaileretan, igoera erdian gutxi gorabehera, saski bat jarriko da saskibaloian aritzeko, eta epaitegien eraikinaren ondoko biribilgunean, hiriko bi armarri berri jarri dira, metalez eginak (beste bat Nobeletan jarriko da). Era berean, eskaileren amaieran dagoen bihurguneko asfaltoa konponduko da, partzialki hondoratuta.

Amaitzeko, Herreros kalean horma-irudi bat pintatzen hasi da Iñaki Rifaterraren eskutik.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba