2023ko urriak 5

Uretako instalazioetako doako sorospen-ikastaroa, urriaren 30etik aurrera, Lantegi Eskolan eta kiroldegiko igerilekuan

Lau prestakuntza modulu ditu eta 315 ordu otsailera arte, Profesionaltasun Ziurtagiria (2. maila) lortzeko. Ikastaroa gainditzen dutenek 80 orduko praktikak eginen dituzte enpresetan

Urriaren 30etik otsailaren 13ra, Udalaren Lantegi Eskolan eta Lizarrerria kiroldegiko igerilekuan, uretako instalazioetako sorospenari buruzko doako ikastaro osoa emanen da. Ikastaro honek 315 orduko 4 prestakuntza modulu ditu eta Lanbide Ziurtagiria (2. maila) lortzeko aukera ematen du.

Ondoren, ikastaroa gainditzen duen ikasleak lanekoak ez diren 80 praktika-ordu eginen ditu enpresetan.

Ikastaro honetan hainbat lanposturekin zerikusia duten ezagutzak eskuratuko dira: bainulari-soroslea, igerilekuetako soroslea, ur-parkeetako eta igerileku naturaletako soroslea. Hori guztia erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko, arrisku egoerei aurrea hartuz eta istripu edo larrialdietan eraginkortasunez esku hartuz.

Zenbait baldintza daude ikastaro egiteko: oinarrizko ikasketak izatea eta igeri egiten jakitea. Izen-ematea on line egiten da, esteka honetan:

https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/AccionFormativa?id=15514

Lau moduluetan izena ematea gomendatzen da, profesionaltasun-ziurtagiri osoan lanpostua ziurtatzeko. Informazio gehiago Lantegi Eskolan (948 554706 eta 670554706, edo escuelataller@estella-lizarra.com).

Udalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren (SEPE) laguntza du.

 

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba