Lana eta familia bateratzeko zerbitzua: 18-36 bitarteko haurrak
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Estella-Lizarrako Udalak, bere langileen eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Zerbitzuen Zentroaren lanari esker, amaitu du Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen jarduera-eremuan dauden 70 urtetik goitikoendako telefono bidezko deien txanda, hau da, Estella-Lizarra, Morentin eta Muniain-Aberin herrietan erroldatutakoak, guztira 2.400 lagun inguru.
Helburua zen, orain dela egun batzuk jakinarazi zenez, horien beharrak eta eskaerak ezagutzea, konfinamenduaren aste latz hauetan laguntzeko eta sustatzeko, aste hauetan hainbat prebentzio-neurri izatea beharrezkoa delako.
Eskubide Sozialak Zinegotzigotik eta Alkatetzatik udal langile guztiei eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Zentroari eskertu nahi zaie jarduera honetan egindako ahalegin handia, horren bidez “herritarrekiko harreman hurbila izatea” lortu baita, eta adierazten dute, behin informazioa bilduta, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langileak berriro harremanetan jarri direla interesaturik zeuden pertsona guztiekin, planteatu diren beharrei erantzuna emateko.
Orotara, hogei etxeren bat dira eta horietan eskatu dute, esaterako, laguntza etxeko lanak egiteko, erosketak egiteko, etab. Eta, jadanik, horietako laguntza batzuk Etxez Etxe Laguntzeko Zerbitzutik (SAD) bete behar dira.
Halaber, oroitarazten da, Gizarte Zerbitzuetako parte-hartze esparruari buruzko edozein eskaeratarako (adin txikietako babesa, diru-sarreren bermea, norbanakoen autonomiaren sustapena, etab.) Zerbitzuarekin jarri behar dela harremanetan, 948 548223 telefonoan edo servicio.social@estella-lizarra.com posta elektronikoan.
Inscrip servicio conciliacion (2023) eusk
Ordoiz Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak, Nafarroako Gobernuarekin hitzartuta, Estella-Lizarrako Udalarekin lankidetzan, ‘Envolviendo ilusiones’ ekimenaren lehen edi...
Guztira, 12 bat lagunek hartuko dute parte, eta hainbat kirol eginen dituzte kiroldegian. Horrez gain, elikadurari buruzko hitzaldia emanen da, Osasun Zentroarekin elkarlanean