2021eko otsailak 15

Eremuaren logo berria duen olana handi bat Gazteriaren Etxearen fatxadan zintzilik dago

Foto noticia

Olana handi bat, Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloaren logo berriarekin, Óscar Rubiok diseinatua, gaurtik aurrera María Vicuña Gazteriaren Etxeko fatxadatik zintzilik dago. Olana horrek 5,40 metroko oinarria eta 3,30 metroko garaiera du, eta Gazteriaren Zinegotzigoak Arloarentzat sustatu duen irudi berria ikus daiteke urrutitik.

Duela hilabete batzuk, logo berria diseinatzeko lehiaketarako deia egin zen, Óscar Rubio Iruñekoak irabazi zuena. Diseinu hori dagoeneko Gazteriaren sare sozialetan dago, eta orain María Vicuña Gazteriaren Etxeko fatxadan. Laster, web orri bat ere sortu nahi da arlo honetarako.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba