Plazara! larunbat honetan, irailaren 9an, Estella-Lizarrako Foruen plazara itzuliko da, tomateen dastatze herrikoiarekin, egun horretako merkatuko jarduera nagusia izanen dena, 12:30ean. Aurreko urteetan bezala, edozein pertsonak parte hartu ahal izanen du. Barietate eta parte-hartzaile bakoitzeko 3 tomate eraman ditzake eta 11:00ak baino lehen entregatu. Nafarroako Hazien Sarea jardueran laguntzen du.
Hilabete honetako merkatuan denboraldiko barazkiak eta frutak ere izanen dira protagonista, hala nola udareak edo sagarrak, eta Martinelli bio pasta ekologikoko enpresa izanen da gonbidatu.