Larunbat honetan, abenduaren 9an, 2023ko Plazara! azken merkatua
Datorren larunbatean, abenduaren 9an, izanen da 2023ko Plazara! azken merkatua, aukera ona produktuak erosteko Gabonetako menuak egiteko edo menu horiek laguntzeko.Halab...
Estella-Lizarrako Udalak duela aste gutxi Sorkunde Garbiaren pasealekuko ezkerreko erreiaren zati handi bat gaitu zuen oinezkoentzat, Udaletxean bertan hasita eta Osasun Etxeko ingurura helduz.
Erreia lerro berde batez mugatu zen eta oinezkoa babesteko beste elementu batzuk ere jarri ziren, hala nola, egurrezko lorontzi batzuk, zeinetan hiriaren inguruan dauden zuhaixka espezie ugari jarri baitira.
Era berean, lore-ontzi bakoitzak plaka txiki bat du, eta bertan dagoen testuan zehazten dira, gaztelaniaz eta euskaraz (baita latinez ere), zuhaixka horren izena eta horren ezaugarrien azalpen labur bat. Gurbitza, ezpela, zuhandorra, basaerramua, gorostia, ipar ipurua, izpiliku fina, elorri beltza edo abaritza dira aukeratutako espezietako batzuk, baita txorbeltza edo karraskiloa, zumakea, arkakaratsa, erratza, hagina, erromeroa, andura eta legeltxorra ere.
Beraz, proiektu horren bidez, leku gehiago hartzen da oinezkoentzat, batez ere distantzia soziala gorde behar den une honetan, eta, gainera, ibilbide dibulgatzaile originala aurkezten da inguruko zuhaixka-espezieak ere ezagutarazteko.
Proposamena Landa Garapen eta Ingurumen batzordean sortu zen; eta bai espezieak aukeratzeko, bai bakoitzari dagokion testuak egiteko Udalaren Lorategietako Brigadaren langileek laguntza eman dute.
Datorren larunbatean, abenduaren 9an, izanen da 2023ko Plazara! azken merkatua, aukera ona produktuak erosteko Gabonetako menuak egiteko edo menu horiek laguntzeko.Halab...
Azukareroko zubiaren ondoan sedimentuak eta landaredia kentzeko lanak amaitu dira.Duela egun batzuk esan bezala, Udalak Azukareroko zubitik gora lan horiek egitea erabaki ...
Udalak 26.000 euro inguru inbertitu ditu egin behar den esku-hartze horretan, zubiaren lau begietatik bi itxita baitaude