Estellerriko Merkatarien Elkarteak stocken azoka antolatu du irailaren 10etik 12ra
25 establezimenduk sektore ezberdinetako produktuak eskainiko dituzte prezio bereziki murriztuetan ostegun, ostiral eta larunbatean
2025-2026 Gabonak protagonista berezi batekin iritsiko dira Lizarrara. Udaletxeko eskailera nagusian jarritako elurrezko panpina handi bat haurrentzako eta tokiko merkataritzari laguntzeko pentsatutako ekimen baten ardatz bihurtuko da aurten.

Pertsonaia jator horren inguruan, 14 urtetik beheitiko neska-mutilentzako bi haur-lehiaketa antolatzen dira, eta 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 6ra bitartean parte hartu ahal izanen dute.
Alde batetik, elurrezko panpinaren izena asmatzeko lehiaketa bat proposatzen da, eta parte-hartzaileek panpina nola deitzen den asmatzen saiatu beharko dute. Bestetik, marrazki-lehiaketa bat, zeinean haurrek panpina marraztu ahalko duten beren sormena irudikatuz. Lehiaketa bakoitzak 500 euroko saria izanen du, eta oinarriak betetzen dituzten parte-hartzaileen artean zozketatuko da.
Izena asmatzeko lehiaketaren kasuan, asmatzen dutenen artean zozketatuko da saria; inork lortzen ez badu, hutsik geratuko da. Marrazki lehiaketan, aurkeztutako marrazki guztien artean eginen da zozketa. Parte hartzeko bi hautestontzi jarriko dira panpinaren ondoan, baita izena asmatzeko lehiaketan parte hartu ahal izateko paper eta boligrafoak ere.
DENDEK IZENA EMAN BEHAR DUTE
500 euroko sariak aldez aurretik kanpainan izena eman duten herriko saltokietan trukatu ahal izanen dira, horrela, Gabonetan hurbileko merkataritzan kontsumoa indartuz.
Lizarrako saltoki guztiek eman ahalko dute izena, jarduera edozein dela ere, eta epea ostegun honetan, abenduaren 18an, bukatuko da, 14:00etan.
Horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar da desarrollo.local@estella-lizarra.com helbidera, datu hauek adieraziz:
Saltokiko ordezkariaren izena eta IFZ, merkataritza-izena, kokalekua, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.
Ekimen honen bidez, Udalak umeei ongi pasatzera, imajinatzera eta parte hartzera gonbidatu nahi die, eta herritarrei, berriz, herriko merkataritzaren aldeko apustua egiten jarraitzera, elurrezko panpina hirian Gabonetako sinbolo handienetako bat bilakaraziz.
OINARRIAK: (eus) BASES CONCURSOS MUÑECO DE NIEVE DE 2025
25 establezimenduk sektore ezberdinetako produktuak eskainiko dituzte prezio bereziki murriztuetan ostegun, ostiral eta larunbatean
Estella-Lizarrako Udalak gaur publikoki aitortu eta eskertu nahi izan du Udalaren Tailer Eskolan garatutako Prestakuntza eta Enpleguko azken Programa Integratuan (PIFE) parte ...
Gaur goizean, Hilobi Santuaren ingurune paregabean aurkeztu da Estella-Lizarrako XXVII. Erdi Aroko Astearen egitaraua. Aurtengo edizioa uztailaren 20tik 26ra bitartean egingo ...