2020eko azaroak 19

Udalak laguntza lerro bat sortu du COVID-19k sortzen dituen zailtasunen aurrean merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei laguntzeko

Oraingoz, 194.550 euro erabiliko ditu, eta gehienez 1.400 euro establezimendu edo pertsona fisiko bakoitzeko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arlotik, laguntza lerro bat sortu du hiriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuei laguntzeko, Covid-19ren egungo krisiaren aurrean. Diru-sarrerek behera egin dute, eta negozio asko aldi baterako itxi dira martxotik. Hori dela eta, ezegonkortasun handia sortu da sektore horietan. Horregatik, Udalak, hiriaren interes orokorraren mesedetan, 194.550 euro emanen ditu, handitu daitezkeenak, kalte horiek ahal duen neurrian gutxitzeko. Laguntzak gaur onartu dira Alkatetza Ebazpenaren bidez.

Besteak beste, baldintza hauek bete behar dira: Lizarrako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea 2020ko martxoaren 14an eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta jarduera (enpresa, lanbide edo arte arlokoa) egitea Lizarran jendearentzat irekitako lokal jakin batean edo azoka ibiltarian, betiere titularra Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan hiri honetan inskribatuta badago.

Bi diru-laguntza mota daude, gehi bat ostalaritzarako osagarria. Beraz, eskatzaileek 400 euroko laguntza arrunta aukeratu ahal izanen dute, baldin eta martxoaren 15etik apirilaren 30era bitartean batez besteko fakturazioa %30 jaisten bada aurreko hilabeteekin alderatuta; edo 700 euroko aparteko laguntza, jendearentzat irekita dauden establezimenduetarako edo azoka edo feria ibiltarietarako, martxoaren 14tik apirilaren 20ra itxi behar izan baitzuten.

Gainera, diru-laguntza osagarria ere badago, ostalaritzarako bakarrik, 300 eta 700 euro bitartekoa, udako terrazak kontuan hartuta. Terraza jarri bazen, mahai-kopurua, etab.

Hori bai, pertsona fisiko edo negozio batek gehienez ere 1.400 euro jasoko ditu. Honako gastu hauek sar daitezke: horniduren gastuak, NBEenak edo Covid-19rekin zerikusia duten babes eta higieneko beste elementu batzuenak, edukierak mugatzeagatik instalazio berriak alokatzea, aholkularitza-gastuak, Gizarte Segurantzako kuotak, aseguruak edo publizitate-gastuak, 450 euroraino. Eskatzen den laguntzaren zenbatekoa justifikatu besterik ez da egin behar. “Nahikoa litzateke, adibidez, autonomoen kuotak aurkeztea eskatzen den zenbatekora iritsi arte”, azaldu du Pablo Ezkurra zinegotziak, Departamenduko teknikariarekin, Andrea Rodriguez, batera agertu denak. Eta laguntzen zenbatekoak horretarako ezarritako kopurua gainditzen badu, hainbanaketa eginen da.

Interesdunek hilabeteko epea izanen dute, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, dokumentazio guztia Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezteko. Xehetasun guztiak honekin batera doazen oinarrietan kontsulta daitezke. Web orriko oholean ere kontsulta daitezke. www.estella-lizarra.com

BASES REGULADORAS DE LA CONVOCATORIA PÚBLICA DE SUBVENCIONES COVID-19

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba