Lana eta familia baterazteko zerbitzua. 2024. Izen-emateak
Kontsultatu informazioa: Inscrip servicio conciliacion 2024
Datorren astean, ekainaren 11an, 12an eta 13an, Estella-Lizarrako Udalaren udako ludoteka programarako aurreinskripzioak egin ahal izanen dira. Programa hori Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleentzat da, eta hirian, Aberin-Muniainen eta Morentinen erroldatua egon beharra dago.
Oraingo honetan, izena emateko sistema aldatu da, familientzat erosoago izan dadin. Telematikoki egin ahal izanen da, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre Udaletxeko Sarrera Erregistroan (beheko solairuan, 9:30etik 13:00etara).
Plazak, heldu ahala esleitu beharrean, zozketa bidez esleituko dira aurten. Hori dela eta, izen-emateak familiaka eginen dira, eta eskaera bat bete beharko da anai-arreba guztien informazioarekin. Informazio hori webgunean jarriko da datorren astean. Inskripzio bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio.
Epea amaitu ondoren, ekainaren 17an (astelehena) plazen zozketa eginen da, eta plaza lortu duten familien zenbakiak argitaratuko dira Udalaren web orrian eta iragarki-taulan.
Ekainaren 18an, 19an eta 20an matrikula formalizatuko da tasa ordainduta. Azken tramite hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eginen da.
Programa bederatzi astez egonen da martxan, ekainaren 24tik abuztuaren 30era, jai-astean (abuztuaren 2tik 9ra), uztailaren 25ean eta abuztuaren 15ean eta 16an izan ezik, horiek jaiegunak baitira. Aurreko urteetan bezala, izena ematerakoan zerbitzua zein astetan eskatzen den aukeratu beharko da.
PLAZA GEHIAGO Uda honetan Udalak ahalegin ekonomiko handia egin du plaza kopurua handitu ahal izateko. Hala, ekainean eta abuztuan 50 plaza egonen dira astean (40 ziren iaz), eta uztailean 70 (lehen 50 ziren).
Asteko prezioak 40 eurokoak izanen dira haur bakoitzeko, baina deskontuak izanen dituzte bi anai-arreba badira (30 euro), edo hiru anai-arreba badira (20 euro). Bestalde, ordutegia 8:00etatik 14:30era izanen da, eta lekua, berriz, Remontival ikastetxea. SEDENA enpresak kudeatzen du zerbitzua.
Kontsultatu informazioa: Inscrip servicio conciliacion 2024
Udalaren webguneko bozketa 838 botorekin amaitu da
Santo Domingoko egoilarrek hamabi izen aukeratu dituzte, eta Udalaren web orrian inkesta bat eginez hiru finalistak aukeratuko dira otsailaren 29ra arte