Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa (2023). Herri-bozketa
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Estella-Lizarra prestatzen ari da astebete eskasean urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat ospatzeko: San Andres Feriak 2024. Azaroaren 29tik abenduaren 1era (ostirala, larunbata eta igandea), tradizioa, kultura, gastronomia eta musika uztartzen dituzten jarduerez beteriko egitarauaz gozatzeko aukera izanen dute lizarraterrek eta bisitariek.
Artisau-azokak, ganadu-lehiaketak, dantza-ikuskizunak, familia osoarentzako jarduerak, gastronomia eta San Andres feriak hiriko esentzia bizitzeko eta bertako patroiari omenaldia egiteko leku ezin hobeak dira.
Udalak hainbat erakunderekin elkarlanean diseinatutako programa gaur goizean aurkeztu dute Cristina Perez, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza zinegotziak; Marta Ruiz de Alda alkateak; eta Andrea Rodriguez, Arloko teknikariak; horiek adierazi dutenez, ohiko ekitaldiez gain, aurtengo edizioan ere izan da berrikuntzetarako tarterik.
Adibidez, paseoak poniz edo kalesaz (1 euro Anasapsi emanen zaizkio), Gabonetako argiztapenaren pizte ofiziala lehen aldiz alkate txikiaren eskutik (Diego Rojas) edo eskulan tailer bat ferrekin igandean. Txikientzat, iaz bezala, haurrendako idiak errepikatuko da (idiak, antzarak…), eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren dantzaldiez ere gozatu ahal izanen da. “Iaz idien ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta aurten oraindik jende gehiago bilduko dela aurreikusita, ibilbidea metro batzuk gehiago luzatuko dugu Sortzez Garbiaren pasealekutik”, ziurtatu du zinegotziak.
Bai berak eta bai alkateak onartu dute, tradizioz abeltzaintzaren sektoreak dituen zailtasun bereziengatik, merkatuak, ganaduaren salmentari dagokionez, asko aldatu direla, eta hortik animaliekin hainbat jarduera antolatzearen aldeko apustua. Eta, era berean, interes handia jartzen da belaunaldi gazteenengana iristeko, haur eta familientzako jarduera-sorta zabal batekin. “Familiengana iritsi nahi dugu, eta, nolabait, txikienek ere tradizio honekin bat egin dezatela, Feriekin, alegia”.
Aurten, Feriek 60.000 euro inguruko aurrekontua izanen dute.
Viernes, 29 de noviembre
La jornada inaugural arranca con partidos de pelota organizados por el Club Lizar Jai en el Frontón Remontival. Por la tarde, el ambiente festivo toma las calles con el Txampi-Pote en la Plaza San Martín y la música de los Gaiteros Hermanos Montero en la Plaza de los Fueros. La noche culmina con el tradicional Torico de fuego y una cena con los bertsolaris Maialen Lujanbio y Miren Artetxe.
Sábado, 30 de noviembre
El sábado destaca por su carácter tradicional y su amplia oferta. Desde las 6:30, la Aurora de San Andrés abrirá el día, seguido de la Feria de Ganado y el Mercado de Productos Artesanos, sin olvidar la misa en San Pedro de la Rúa en honor al patrón.
El sábado hay otras citas imperdibles, como el Concurso Nacional de Ovino de Raza Navarra (unas 160 cabezas) y el XX Concurso de Quesos de Urbasa-Andia; la simulación de la bajada del ganado desde la sierra, acompañada por jinetes y amazonas de Tierra Estella; o actividades familiares como paseos en poni, degustaciones de cordero y dulces, juegos infantiles y la inauguración de la iluminación navideña, este año con novedades importantes.
El día se cierra con el Torico de fuego y música en la Plaza de los Fueros.
Domingo, 1 de diciembre
La última jornada combina tradición, gastronomía y actividades infantiles. El Mercado de Productos Artesanos, el Concurso Morfológico de Jaca Navarra (14 explotaciones) y los paseos en calesas darán vida a la mañana. Además, se podrá disfrutar de actividades como una degustación de pintxos de potro a la brasa, a beneficio de ANASAPS, un taller infantil de manualidades y la animación de la Comparsa de Gigantes y Cabezudos.
Durante las ferias, se podrán visitar en la Casa de Cultura la exposición “De temple sin igual” (29 de noviembre al 8 de diciembre) y la XIII Exposición de Belenes (30 de noviembre al 6 de enero).
AZAROAK 29, OSTIRALA.
17:30 Pilota partidak Lizar Jai Kluba. Lau t’erdiko txapelketa eta gomazko pala binakakoa.
Antolatzailea: Lizar Jai Pilota Kluba. Lekua: Remontival pilotalekua
19:00 Txanpi-Pote San Andres peñan.
Antolatzailea: San Andres peña. Lekua: San Martin plaza.
20:00 Gaita-musika. Montero anaiak gaiteroak.
Lekua: Foruen plaza.
21:00 Zenzensuzkoa. Lekua: Foruen plaza.
21:30 Bertso-afaria. Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Lekua: La Bota peña.
AZAROAK 30, LARUNBATA,
06:30 Aurora San Andres ohoretan. Adriano Juaniz aurora-elkartearekin.
08:00 Azienda Feria Tradizionala. Lekua: Santiago plaza.
08:00 Dianak gaiteroekin.
9:00-15:00 Artisautza produktuen merkatua. Lekua: Foruen plaza.
10:00–13:00 Nafarroako Arrazaren XIV. Ardi Lehiaketa Nazionala
Epaimahaiak arrazako animaliarik onenak aukeratuko ditu. Laguntzailea: ARANA.
Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekuko orubea.
10:00-13:30 Urbasa-Andiako XX. Gazta Lehiaketa.
10:00etatik aurrera. Urbasa-Andiako artzai-gazten salmenta.
10:30 Urbasa eta Andiako gaztak emanen dira lehiaketarako.
11:30 Urbasa-Andiako Gazta-Lehiaketako dastatze herritarraren hasiera.
13:30 Epaitza eta sari emanaldia. Jarraian: Urbasa-Andiako gazten herri-dastaketa.
Lekua: Koroatze plaza.
10:00-14:00. Dula. Animalien erakusketa. Lekua: Santiago plaza.
10:30 Estellerriko zaldizkoen eta amazonen kontzentrazioa. Lekua: Zezen-plaza.
10:45 Udalbatzaren irteera Udaletxetik, segizio ofizialarekin lagunduta.
11:00 Meza hiriko patroi gorenaren ohoretan, San Andres apostolua.
Lekua: San Pedro Ruakoa eliza.
11:00 Aziendak menditik jaisteko simulazioa zaldizkoek eta amazonek eramanak.
Ibilbidea: Zezen plaza – Deierri etorb. – Sorkunde Garbia pas. –Nafarroa Beherea – Kale Nagusia – Santiago plaza.
11:30-14:00 Paseoak poneyan. Zaldiketaren eta bere zainketen munduaren erakustaldia, zaldiak eskuilatu eta orraztu ahal izanen dira. Lekua: Los Llanos pasealekua, skate parkaren ondoan.
12:00 Lizarran kantuz. Lekua: Nafarroa Beherea kalea.
12:00 Gonbidapena pastak eta moskatela. Antolatzailea: San Pedro Auzo Elkartea.
Lekua: San Martin plaza.
12:30-13:00 Haurrendako ekitaldia idiekin. Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekua
13:00 Arkume gisatuaren dastatze herrikoia. Laguntzailea: Estella-Lizarrako Ostalaritza Tailer Eskola. Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekuko orubea
13:00 Kalejira. Ruiz-Echeverria gaiteroekin.
13:00 Kaleko animazioa. “Aita Hilario Olazaran” txistulariekin.
17:00-19:00 Nafarroako Arrazaren XIV. Ardi Lehiaketa Nazionala
Saritutako animalien erakusketa. Laguntzailea: ARANA. Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekuko orubea.
17:00 Haurrendako jolasak. Amaitzean, haurren lasterketa Rua kaletik Gaztelako ateraino.
Antolatzailea: San Pedro Auzoko Elkartea. Lekua: San Martin plaza.
17:30 Larraiza dantza taldearen dantza-jaialdia
17:30 Kalejira
18:00 Dantzaldia. Larraiza dantza taldea eta talde gonbidatua: Asociacion Cultural La TREBEDE dantza taldea, Valladolidekoa (Gaztela eta Leon).
Antolatzailea: Larraiza dantza taldea. Lekua: Los Llanos Kulturagunea. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
17:30 Pilota partida profesionalak. Lekua: Remontival pilotalekua.
18:00 Gabonetako argiztapenaren inaugurazioa, alkate txikiaren eskutik, gabon-kantekin girotuta, Julian Romano Musika Eskolako abesbatzako ikasleek kantaturik.
Lekua: San Martin plaza.
18:00 Kalejira. Musika Bandarekin eta Julian Romano Musika Eskolako ikasleekin.
18:15 Herri-txokolatada eta postre dastatzea. Antolatzailea: San Pedro Auzoko Elkartea.
Lekua: San Martin plaza.
20:00 Gaita-musika. Ruiz-Echeverria gaiteroekin. Lekua: Foruen plaza.
21:00 Zenzensuzkoa. Lekua: Foruen plaza.
ABENDUAK 1, IGANDEA
09:00-15:00 Artisautza produktuen merkatua. Lekua: Foruen plaza.
09:30-14:00 Nafarroako Zaldikoaren XVI. Lehiaketa morfologikoa.
11:00 Banan-banako erakustaldia lote bakoitzeko eta epaimahaiaren kalifikazioa.
12:30 Sari emanaldia eta abere sarituen identifikazioa.
13:00 Herri dastatzea, pintxoak zaldiko txingarretan.
Laguntzailea: JACANA. Prezio-dohaintza: 1,00€, “Anasaps” elkartearen alde.
14:00 Abereak eramanen dira. Lekua: Santiago plaza.
10:00-13:00 Nafarroako Arrazaren XIV. Ardi Lehiaketa Nazionala
10:00-13:00 Saritutako animalien erakusketa. Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekuko orubea.
12:45 Saritutako animalien sari-banaketa. Lekua: Santiago plaza.
Laguntzailea: ARANA.
11:00-14:00 Erraldoi eta Buru-handien kalejira. Lekua: Udaletxeko ezkaratzetik
11:00-14:00 Paseoak kalesetan (zalgurdiak). Lekua: Sorkunde Garbiaren pasealekua.
Prezio-dohaintza: 1,00€, “Anasaps” elkartearen alde.
11:30-13:30 Haurrendako eskulan-tailerra “Sortu zure ferra”. Lekua: Santiago plaza.
12:00 Kalejira Alkaburua txarangarekin
13:15 “¡Por San Andrés la DANZA en los pies!”. Laguntzailea: Estellerriko Herri Dantzen Tailerra.
Lekua: Santiago plaza.
BESTE HAINBAT EKITALDI
Frai Diego Lizarrakoa Kultur Etxea Azaroak 29 – abenduak 8.
Erakusketa: “De temple sin igual”. Antolatzailea: Francisco Beruete Dantzari ohien elkartea
Azaroak 30 – urtarrilak 6. XIII. Jaiotzen erakusketa.
Antolatzailea: Lizarrako eta Merindadeko Jaiotzazaleen elkartea.
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2024ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 24 establezimenduen argazkiak er...
Estella-Lizarrako Jaiotzen Ibilbidea egin daiteke jada. Ibilbide horretan 12 establezimenduk parte hartzen dute, eta Lizarrako Udalak bigarren urtez jarri du martxan, Lizarrer...
El próximo lunes, día 9 de diciembre, comienza una nueva campaña de bonos para poder realizar compras en alrededor de 150 establecimientos de la ciudad con un 20% de descue...