2021eko otsailak 15

Antzerkiak, umoreak eta flamenkoak osatuko dute Los Llanos Kulturagunearen martxorako eskaintza

Lau ikuskizun programatu dira martxoaren 5, 12, 14 eta 27an

Los Llanos Kulturaguneak prest dauka martxoan eskainiko duen adin guztietako jendearentzako ikuskizun-eskaintza, batez ere hainbat ikuslerentzako antzerkia, baina baita flamenkoa ere, eta umorea protagonista duen itxiera.

Ostiralean, martxoak 5, 20:00etan, Amico Teatrok ‘Transitos’ aurkeztuko du, nortasuna bilatzeko hiru ataletako bidaia intimoa. Prezioa, 6 euro.

Ostiralean, martxoak 12 (20:00etan), ‘El sexto sentido’ antzeztuko da, musika, antzerkia eta flamenkoa uztartuz (3 euro). Itxaropenez eta eduki artistikoz betetako obra da, barne-zalantzak, beldurrak, bizitzeko gogoa eta, batez ere, genero-indarkeriaren bizipenean aurkitzen diren sentimenduak gainditzen dituena.

Igandean, martxoak 14, Bambalúa Teatro taldearen ‘Piratas’ ikuskizuna izanen da (18:00etan, 3 euro). Planeta zaintzeko mezu bat luzatzen du, haurrei zuzendua.

Larunbatean, martxoak 27 (20:00etan, 8 euro), Oscar Terol hileko programazioari amaiera emanen dio ‘Por comentarlo’ lanarekin. Gaurkotasunari umorez begiratuko dio, bera ikuslearekiko duen  ikuspuntu konplizearekin, ikusleak benetan gertatzen ari dena kontatzea nahi baitu. Gainera, Terolek harrituta utziko gaitudu bere alderdi musikalarekin.

Estella-Lizarrako Udaleko Kultura Departamentuak antolatu ditu ikuskizun guztiak, martxoaren 12koa izan ezik, Berdintasun Arloak programatu baitu. Sarrerak Interneten, totemetan edo Kulturaguneko kafetegian eros daitezke.

On line sarrerak: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Estella-Lizarrako Udalak jarduera egitarau bete-betea aurkeztu du Gabonetarako

Kontzertuak, antzerkia, zinema, dantza, kirola eta artisautza azoka izanen dira, haurrentzako ekitaldi magikoenak ahaztu gabe. Musikari dagokionez, nobedade hauek izanen dira: Eguberrietako familia-ikuskizun musikal bat (‘Navidad Rock’), gospel kontzertu bat Ispirit taldearekin eta ‘El Cascanueces’ haurrentzako bertsio interaktibo bat

Volver arriba