2025eko ekainak 25

Udako tailerrak Gustavo de Maeztu Museoan

Gustavo de Maeztu Museoak 2025eko udarako tailer artistiko eta sozialen programazioa jarri du martxan.

Udan sormena, ikaskuntza eta kultura gozamena sustatzeko asmoz, Gustavo de Maeztu Museoak 2025eko Udako Tailerren hasiera iragarri du, adin guztietako helduei eta haurrei zuzenduta.

Uztailetik irailera arte, jarduera anitz eskainiko ditu museoak: tailer sozialak, artistikoak, erretratu-tailerrak, marrazketa-tailerrak eta askoz gehiago. Tailerrak Fermin Alvira eta Iñaki Rifaterra hezkuntza eta bitartekaritza kulturalean espezializatutako profesionalen esku egonen dira, parte-hartzaile guztientzako esperientzia hezitzaile eta dibertigarria bermatuz.

Museotik artea gizarteratzeko tresna gisa erabili nahi dugu. Ildo horretan, hainbat tailer diseinatu dira, pertsona guztiek sormen-trebetasunak eta pertsonen arteko trebetasunak garatzeko aukera izan dezaten eta haien ongizate emozionala handitzeko.

Tailerretan, parte hartzaileei marrazteko gonbita eginen zaie, baliabide errazak erabiliz: arkatza eta papera.

Marrazkiaren bidez sentitzeko ariketa labur bat egitean datza, pinturaren maisu handien obran aurkitutako estrategia sortzaileak imitatuz. Marrazketaren praktikaren bidez, elkarrizketak ezar daitezke, emozioen adierazpenaren maila faboratu dezaketen irakurketa subjektiboak aberastuz.

Gizarte-tailerrak uztailaren 8, 15, 22, 23 eta abuztuaren 12 eta 28an eginen dira, eta Fermin Alvira artista eta arteterapeutak zuzenduko ditu. Hainbat elkarte eta taldek hartuko dute parte, besteak beste.

Uztailaren 16, 17 eta 18an eta irailaren 3, 4 eta 5ean marrazketa tailerrak eginen dira Iñaki Rifaterra artista eta litografoak zuzenduta.

Abuztuaren 13an helduentzako tailerra izanen da arratsaldeko ordutegian, 16:45etik 18:45era eta abuztuaren 27an haurrentzako tailerra egonen da goizeko 10:00etatik 12:00etara, bi tailerrak Fermin Alvira artistak eman eta zuzenduko ditu.

Fermin Alvirak, halaber, abuztuaren 30ean, goizez, 10:00etatik 13:00etara, adin guztietarako tailer bat eginen du, bertan erretratu akademikoaren oinarrizko teknikak ikasteko.

Tailerretako plazak mugatuak dira eta aldez aurretik izena eman behar da Museoko harreran asteartetik larunbatera 9.30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara edo telefonoz 948 546 037 zenbakira deituta.

Tailer artistikoak pertsonen arteko hurbilketa dinamikak bultzatzen saiatzen dira, elkarbizitza eta ongizate emozionala sustatuz. Sormena eta gizartearen arteko interakzioa sustatzeko diseinatuak. Jarduera horiek aukera ematen diete pertsonei artearen bidez adierazteko, eta, aldi berean, inklusioa eta talde-lana sustatzen dituzte.

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba