Jose Antonio Basaloren ‘Creatigrafias’ ikusgai Kultur Etxean
Jose Antonio Basalok ‘Creatigrafías’ lana aurkeztuko du bihartik otsailaren 22ra Frai Diego Kultur Etxeko erakusketa aretoan.Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:...
Gustavo de Maeztu Museoak bigarren marrazketa tailerra antolatu du, teorikoa eta praktikoa, “Paperetik grabatura. Marrazketa eta grafiko soziala» Iñaki Rifaterrak emana, Jose Gutierrez Solanaren grabatu eta litografien erakusketa dela eta. Erakusketa 2025eko martxoaren 9ra arte egongo da ikusgai Museoan.
Jarduera Gustavo de Maeztu Museoko erakusketa-aretoetan izango da, eta bi saiotan banatuko da, otsailaren 15ean eta 16an, 11:00etatik 13:00etara.
Tailer honek Solana eta Maezturen obraren irakurketa paraleloa jarraitzeko aukera ematen du.
Oraingoan, alderdi sozialetik, bi artisten lana sustatzen du, baita Solanak inauteriei eta maskarei
eskainitako estanpak ere.
Koaderno, arkatz eta marrazketa tresnez lagunduta, lan horietako batzuen bide grafiko eta piktorikoak aztertuko dituzte.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta tailerrera marrazketa materiala eramatea. Plazak mugatuak dira eta izena aurrez aurre eman behar da Gustavo de Maeztu Museoko harreran, asteartetik larunbatera 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara; igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara edo telefonoz 948 546 037 zenbakira deituta.
Gustavo de Maeztu Museoa artea adierazpide gisa sustatzen duen erakundea da. Herritarrei programa artistikoak eskaintzea du helburu, ingurune aberasgarri batean, non partehartzaileek beren sormena aztertu eta gaitasunak garatu ahal izango dituzten.
Jose Antonio Basalok ‘Creatigrafías’ lana aurkeztuko du bihartik otsailaren 22ra Frai Diego Kultur Etxeko erakusketa aretoan.Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:...
Gaur goizean banatu dira Frai Diego Kultur Etxean 2024ko Gabonetako Marrazkien Eskola Lehia...
Datorren ostiralean, abenduaren 27an, 12:00etan, Estella-Lizarrako Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatzen duen 2024. urteko Gabonetako Marrazkien Eskola Lehiaketaren sari...