2023ko abuztuak 17

Haurrentzako arte-tailerra

Estella-Lizarrako Udaleko Migrazio Arloak irailean honako haurrentzako tailer artistikoa eskainiko du doan: “Ehungintza tailerra”, Gina Madariaga artistak emana. Tailerrak kultura anitzeko ikuspegia eta genero ikuspegia ditu ardatz. Guztira 40 haurrentzat eskainiko da, 4 eta 12 urte bitartekoak eta hirian erroldaturik daudenak.

Tailer hau Lizarrako Gazteriaren Etxean eginen da irailaren 6, 8, 13 eta 15ean, asteazken eta ostiraletan, eta bi ordutegi izanen ditu adinaren arabera: 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, 17:30etik 19:00etara; eta 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, 19:15etik 20:45era.

Tailer honetan artistak motrizitate fina eta sormena landuko ditu haurrekin, naturan inspiratuta. Inguruaren behaketa, talde-lana, jendaurrean hitz egitea eta enpatia garatzea bilatuko du. Gainera, entzute aktibotik bideratuko da, naturarekiko zainketa eta maitasuna sustatuz, lan kolektiboaren bidez, osotasun baten parte gisa. Azken helburua haurrek artilea eskultura-elementu gisa ezagutzea da.

Tailerreko plazak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira. Udalak plaza batzuk gordeko ditu beste zerbitzu batzuetatik datozen kasu zehatzetarako. Interesa duten guztiek eman dezakete izena migracion@estella-lizarra.com posta elektronikoaren bidez, baita, aurrez aurre, Udaletxeko 1. solairuan ere. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: fotokopia, NAN, AIZ edo familia liburua.

Izena emateko epea: abuztuaren 21ean, 9:30etik abuztuaren 31ra, 14:00etan. Onartuen zerrenda irailaren 4an, 12:00etan jarriko da, Estella-Lizarrako Udalaren web orrian eta iragarki oholean.

Tailer honen bidez, Udalak gure inguruko pertsona migratzaileen lana erakutsi nahi du, emakume artistarena nabarmenduz, gure gizarteko talde guztiak ahalduntzeko. Gainera, herritar guztiei, eta, zehazkiago, familiei, beren jatorria edo maila ekonomikoa edozein dela ere, aukera eman nahi diegu beren seme-alabek aisialdiko eskaintza integratzaileak eta kultura anitzekoak eskura ditzaten, berdintasunaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta ikuspegi feministaren alde lan egiteko.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba