
Dagoeneko egin da erosketetan truka daitezkeen 500 euroko bi sarien zozketa, Gabonetan Jaiotzen Ibilbidea bigarren edizioan osatu duten pertsonen artean. Ezaguna denez, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Arloaren ekimen berria da, tokiko merkataritza sustatzeko, bereziki Gabonetan.
Azkenean, 306 pertsonak bete zuten pasaportea (lehen edizioan baino bi aldiz gehiago), zigilatu eta Frai Diego Kultur Etxeko kutxan sartu zuten. Noa Beltre txikia eta Iranzu Pascual izan dira irabazleak.
Biek 500 euroko txartela jasoko dute, ekimenean parte hartzen duten 12 saltokietan erosketak egiteko: Enmarcaciones Montero Vega, Look, Echávarri Pascual Farmazia, Grupo Esparza, Pinturak Juno, Decora Estor, Muguerza Gourmet, Salir del Paso, Optika Andrea Sanjurjo, Juguettos, Marta Moda eta Harategi-urdaitegia Muguerza.
Udalak Lizarrako eta Merindadeko Jaiotzazaleen Elkarteak ekimen honekin emandako laguntza bikaina eskertu nahi du.