2025eko azaroak 25

Zazpi pertsona salatu dituzte azken asteetan patinete elektrikoen erabilera desegokiagatik

La campaña, iniciada el 1 de noviembre, se ha centrado sobre todo en informar de las infracciones

Kanpaina azaroaren 1ean hasi zen, eta, batez ere, arau-hausteen berri ematea izan du helburu

Udaltzaingoak hiriko patinete elektrikoen erabilera egokia kontrolatzeko kanpaina bat jarri zuen martxan joan den azaroaren 1ean. Kanpainaren helburu nagusia erabilera txarrei buruzko informazioa ematea zen arren -ohartarazpen ugari egin ziren-, 7 pertsona salatu dituzte arrisku-egoerak sortzeagatik.

Zehazki, 4 salaketa jarri dira oinezkoentzako eremuetan zirkulatzeagatik, 2 pertsona patinete berean ibiltzeagatik eta beste bat telefono mugikorra patinetearen gainean erabiltzeagatik. Horiek guztiek 200 euroko zehapena izanen dute.

Ohartarazpenak 20tik gora izan dira, eta beste horrenbeste Sortzez Garbiaren pasealekutik kontrako norabidean zirkulatzeko bizikletentzat.

Abenduan beste kontrol kanpaina zorrotzago bat eginen dute.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba