Udalak Arieta Haur Eskolako sei gelen eta jantokiaren egokitzapen akustikoari ekin dio
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
INFORMAZIO OROKORRA
Zer da familia eta lana bateratzeko zerbitzua?
Familia eta lana uztartzeko programa udal zerbitzu bat da, eta horren bidez haurren garapen integrala errazten duen espazio bat sortzen da, jolas-jarduera udan hezkuntza eta sormen baliabide gisa erabiltzea sustatuz.
Haurrentzako topagunea da, eta haurren garapen integralean eragiten du.
Lekua eta ordutegiak:
Familia eta lana bateratzeko programa Arieta haur eskolan eginen da. Zerbitzua 8:00etatik 14:00etara dago irekita.
Iraupena:
Uztailaren 18tik abuztuaren 23era (abuztuaren 5etik abuztuaren 16ra izan ezik).
Prezioak:
1. adingabe | 2. adingabe | 3. Adingabetik aurrera | |
Astea | 40 € | 30 € | 20 € |
Adina:
Bete dituzten 18 eta 36 hilabete bitarteko haurrak.
Plaza zk.:
12 plaza aste bakoitzeko.
*Izena eman ahala erreserbatuko dira plazak.
Datak eta izena emateko lekua:
Adingabeen izen-emateak ekainaren 26tik uztailaren 1era. Uztailaren 4an onartuen zerrenda eginen da. Uztailaren 5etik 8ra matrikula eta ordainketa eginen dira.
Uztailaren 11tik aurrera, gainerako interesdunek izena ematen ahalko dute, hutsik gelditu diren plazen arabera.
Izena emateko prozedura:
Argibide gehiago: 948 548223 (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara) eta Udalaren web orrian.
Zer eskaintzen diegun familiei?
Zer eskatzen zaie gurasoei?
JAKINARAZTEA:
INFORMATZEA:
HONAKOA ARGI GERATU BEHAR DA:
DATUEN BABESA:
Tratamenduaren arduraduna Estella-Lizarrako Udalean
Tratamenduaren helburua: Familia eta Lana uztartzeko programaren kudeaketa egitea. Argazkiak eta/edo bideoak egin ahal izanen dira, betiere eremu profesionalean, erakundearen jarduera zabaltzeko eta baimena eman bada.
Era berean, datuak erabil daitezke Lizarrako Udalarekin zerikusia izan dezaketen ekitaldi, proba edo jarduerei buruzko informazioa eta beste batzuk bidaltzeko.
Eskubideak Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, Udalera edo dagoen egoitza elektronikora joz, helbide honetan www.estella-lizarra.com
Erreberberazio-denbora erdia baino gehiago murriztea lortu da, eta giro osasungarriagoa eta erosoagoa sortu da, panel fonoxurgatzaileak erabiliz
Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialaren (NUHEO) ‘That’s English’ programa, Hezkuntza Ministerioak sortutakoa, datorren ikasturtean ere Estella-Lizarran eskainik...