
Hiriko sei ostalaritza-establezimenduk bat egin dute larunbat honetan, irailaren 13an, Udalak Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkartearekin batera antolatu duen Tardeo Berezi batekin. Establezimendu bakoitzak bere promozioa prestatu du eta gainera DJ Txino Sound-ek bere bizikletarekin hiria animatuko du parte hartzen duten establezimenduetan zehar ibiliz.
Parte-hartzaileak: Bar Estación, Bar Florida jatetxea, Bar Pigor, Bar La Conrada, Bar Restaurante Izarra eta Bar Restaurante Monjardín.
Hitzordu horrek bat eginen du SEAT markako ibilgailu klasikoek Logroño-Iruñea 2025 Kontzentrazio Nazionala hiritik igarotzearekin. Ibilgailuak 17:00etan iritsiko dira, eta Foruen plazan egonen dira ikusgai.