Estella-Lizarrako Udalak erabaki du astebete luzatzea, irailaren 7ko 14:00ak arte, Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan eta Jaiotzen Ibilbidean izena emateko epea. Izena eman duten saltokiek posta elektronikoz bidali behar dituzte beren datuak helbide honetara: desarrollo.local@estella-lizarra.com
Erakusleihoen lehiaketarako, aurkezten den establezimenduaren jabearen izena eta IFZ, merkataritza-izena eta zein adarretakoa den, kokapena (kalea eta zenbakia) eta harremanetarako telefonoak (mugikorra eta finkoa) aurkeztu behar dira.
Jaiotzen ibilbiderako, saltokiko ordezkariaren izena eta IFZ; merkataritza-izena, kokapena, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa.