Estella-Lizarrako Udalak gaur irekiko du parte hartzeko prozesua, etxeko animaliak eduki eta babesteari buruzko udal ordenantza berria egiteko. Ordenantza horrek gaur egungoa ordezkatuko du.
Helburua araudia eguneratzea da, arlo horretako lege-aldaketak kontuan hartuz eta egungo gizartera egokituz, herritarrek animalienganako gero eta sentsibilitate handiagoa dutela kontuan hartuta. Halaber, animalien ongizatearen kontzeptua sartu da.
Parte hartzeko prozesua martxoaren 15ean bukatuko da eta emaitza kontuan hartuko da tramitatuko den testua prestatzeko. Ekarpenak egin nahi dituzten pertsona edo entitateek parte hartzeko eskabide eredua bete eta posta elektronikora bidali beharko dute participacion.partaidetza@estella-lizarra.com edo Udaletxeko Sarrera Erregistroan edo Egoitza Elektronikoan aurkeztu.
INSTANCIA: Participacion ciudadana – Instancia general
Más información: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/tablondeanuncios/anuncio.aspx?id=3933