Estella-Lizarrako Udaltzaingoko burua, Rodrigo García de Galdiano, aldi baterako ordeztuko du Santos Elvira jaunak –plantillaren agente lehen zaharrena-, udaltzaingo egungo arduraduna 2022az geroztik Foruzaingoaren kategoriaz igotzeko lehiaketa batean sartuta baitago.
Ordezkapena irailaren 18tik azaroaren 28ra bitartean eginen da. Aste horietan García de Galdianok ikastaro bat egin beharko du Nafarroako Segurtasun eta Larrialdietako Eskolan, igoera lehiaketaren azken fase gisa. Lehiaketa hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iazko apirilean.
Gogoratu behar da aldi baterako ordezkapen hori aurreikusita zegoela Udaltzaingoko egungo arduradunak uztailaren 6an kargua hartu zuenetik, aste hauetan hiriko polizia zerbitzuen jarraipena eta eraginkortasuna bermatzeko.
Nafarroako Poliziei buruzko 23/18 Foru Legearen arabera, igoera ikastaroan García de Galdiano zerbitzu berezietan egonen da Nafarroako Gobernuan, eta egoera hori bateraezina da Udaltzaingoko burutzarekin.
Santos Elvira Udaltzaingoko egungo agente lehen zaharrena da, eta 31 urteko ibilbide luzea egin du Udaletxean.