2022ko apirilak 4

‘Salto a escena-Oholtzara’ Estella-Lizarrara itzuliko da apirilaren 12an eta 13an ‘Ameriketako bidaia’ lanarekin, antzerkia gazteei hurbiltzeko

Apirilaren 12an eta 13an, ‘Salto a escena-Oholtzara’ programa Lizarrara itzuliko da, bosgarren edizioan, antzerkia belaunaldi gazteengana hurbiltzen jarraitzeko muntaketen eta gaien bidez. Muntaia eta gai horiek interesgarriak dira gazteentzat eta elkarrizketak eta hausnarketa-espazioak irekitzen dituzte, helduen munduan sartzeko prozesuan zalantzak eta eragozpenak gainditzen laguntzeko baliabideekin.

Ekimena Nafarroako Antzoki Saretik sortu da, eta Lizarran Kultura, Gazteria, Euskara eta Gizarte Zerbitzuetako departamentuen lankidetza estua du.

Proiektuak hainbat jarduera ditu: tailerrak, topaketak eta antzerki muntaketak eskola orduetan. Sareak urtero egiten dituen proposamen eszeniko guztietatik, ikastetxeetako hezitzaileek aukeratzen dute beren helburuei ongien egokitzen zaien lana eta zein mailetarako eta adinetarako den.

Oraingoan, Tantaka taldeak ‘Ameriketako bidaia’ lana aurkeztuko du. Bertan, Amerikara ikasketak egitera joan eta hizkuntza-arazoei eta arraza-aurreiritziei aurre egin behar dieten bi euskal gazteren istorioa kontatzen da.

Antzezpenaren ondoren, aktoreekin hitz egiteko eta deigarrien iruditu zaizkien alderdiak komentatzeko aukera izanen da.

Bi emanaldi izanen dira, biak Los Llanos Kulturagunean: apirilaren 12an, 12:30ean, euskaraz eta apirilaren 13an, 10:30ean, gaztelaniaz.

Tailerra, berriz, duela gutxi egin zen Gazteriaren Etxean, harremanetarako, adierazpenerako, sormenerako eta ikaskuntzarako gune gisa.

SINOPSIS

Dos adolescentes vascas, Jone y María, han venido a Estados Unidos para todo el curso. Son muy diferentes y no se llevan bien. Jone tiene una buena opinión sobre “la vida de los americanos”. María tiene muchos prejuicios con los yanquis. Cuando se encuentran en el aeropuerto, le roban a Jone su equipaje y su documentación. La policía la declarará latina inmigrante ilegal y la arrestará.

Debido a problemas lingüísticos y prejuicios raciales, sufrirá una situación kafkiana. Tras una semana dramática, será liberada antes de ser deportada a la frontera con México.
Jone conocerá el lado oscuro de esa América que tanto admiraba. María, en cambio, se reconciliará con esa sociedad que hasta ahora menospreciaba, ya que conocerá a gente solidaria.

Jone y María pasarán todo el curso en Estados Unidos. Hoy es el día de vuelta a casa. Se han reunido en el mismo aeropuerto inicial. Aunque hace un año se miraban con desdén, ahora saben que serán amigas para siempre.

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba