2022ko azaroak 18

Bi komun berritzea zezen plazan

Egun hauetan, zezen-plazako bi komun berritzeko lanak hasi dira, hain zuzen ere zezen-plazaren zeharbideko sarreretan daudenak, entzierroaren atearen ondoan. Bainuak oso egoera txarrean zeuden eta, berritzeaz gain, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ere egokituko dira.

Jarduketa honek Zerbitzuetatik azkenaldian egindako beste lan batzuk osatzen ditu, hala nola barne- eta kanpo-pintaketa, harmailetako gune kaltetuenak konpontzea edo sakoneko garbiketa. Espazio horri erabilera gehiago ematea da asmoa. Jorge Crespo zinegotziak azaldu duenez, egiteke daude hurrengo jarduketak, “Nafarroako Gobernuak datorren udarako ezartzen duen irizpidearen arabera” eginen dira.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba