2021eko apirilak 23

Musika-tresnen bilketa Lizarran, Siriako errefuxiatu-esparruetarako

Kanpainak Mugarik gabeko Musikariak GKEa, Lizarra Harrera-Hiria, Udala, ikastetxeak, Julián Romano Musika Eskola eta Scherzo Eskola eta Urko Musical batzen ditu. Maiatzaren 31 arte ematen ahalko dira, eta maiatzaren 22an Gani Mirzo jatorri kurduko musikariaren kontzertu bat izanen da, proiektua bultzatzeko.

Foto noticia

Mugarik Gabeko Musikariak GKEak, Lizarra Harrera Hiriaren laguntzarekin, Udalak, ikastetxeek, Julián Romano Musika Eskolak, Scherzo Musika Eskolak eta Urko Musical dendak kanpaina solidarioa jarri dute abian Siriako errefuxiatu-eremuetarako musika-tresnak biltzeko.

Kanpaina datorren maiatzaren 31ra arte egonen da irekita. Kanpaina eguerdian aurkeztu da, erakunde sustatzaileak eta udal taldeak bertan direla. Era berean, Gani Mirzo, lautea jotzen duen musikari kurdu birtuosoaren kontzertua ere izanen da, maiatzaren 22an, Los Llanos Kulturagunean.

Mirzo, Bartzelonan bizi eta oso ezaguna den musikaria Ekialdeko musiken eta flamenkoaren fusioan egindako ikerketagatik. Hamarkada bat baino gehiago daramatza errefuxiatuei laguntzen, eta Lizarran eman zuen kontzertua 2018an, Lizarra Harrera Hiriarekin lotura estua sortuz.

Bere proiektuen artean, Mugarik Gabeko Musikarien laguntzarekin, errefuxiatu-eremuetarako musika-tresnen banku bat sortu zuen. Helburua da musika gerrako haurrei helaraztea, “bonben soinua melodiekin estaltzea”.

Musika-tresnak Urko Musikal dendan, Julián Romano Eskolan eta Scherzon entregatu daitezke maiatzaren bukaera arte.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba