2025eko apirilak 8

Udalak harrera berezia egin dio Ker Cali elkarteari Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean

Foto noticia

Gaur goizean harrera ofiziala egin zaie Lizarrako udaletxean Ker Cali Elkarteko ordezkariei, Ijito Herriaren Nazioarteko Egunarekin (apirilaren 8a) bat eginez.

Marta Ruiz de Alda alkateak eta hainbat taldetako zinegotziek parte hartu dute ekitaldian, eta gogorarazi dute 2025 Espainiako Ijito Herriaren Urtea izendatu dutela, Iberiar Penintsulara iritsi zeneko 600. urteurrenarekin bat eginez.

Adierazpen horren bidez, “ijito herriak gure gizartean utzi duen aztarna kultural, sozial eta linguistiko sakona” nabarmendu nahi dute, baita “gure herriaren identitate kolektiboaren eraikuntzan egin duen ekarpena” ere. Halaber, alkateak esan duenez, “egun honek aukera izan behar du hausnartzeko nola jarraitu dezakegun aurrera gizarte inklusiboago bat eraikitzen, non kultura eta identitate guztiak baloratuak izango diren; berdintasunean, oztoporik gabe eta estigmarik gabe”.

Alkateak aitortza bat eman dio elkarteari, eta Milagros Jimenez Amadorri eskaini nahi izan dio, bertaratzerik izan ez duen bitartekari komunitarioari.

Arratsaldean, gainera, autobus geltokiko eraikina ere argiztatuko dute.

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Aralarko Aingeruari harrera

Datorren larunbatean, ekainaren 21ean, Aralarko Aingeruari harrera eginen zaio, 19:15ean, udaletxearen atarian. Musika Bandak, dantza-taldeek, gaiteroek eta txistulariek hartu...

Volver arriba