2022ko uztailak 27

Estella-Lizarra eta Pays de Nay arteko trukean parte hartzen duten gazteei harrera egin zaie Udaletxean

Eguerdian harrera ofiziala egin zaie Estella-Lizarra eta Pays de Nay eskualdeen arteko trukean parte hartzen duten gazteei, Europako Batzordeak diruz lagundutako Erasmus+ programaren babespean. Han 5 egun igaro ondoren, egun hauetan hainbat jarduera egiten ari dira Estellerrian.

Gazteen eta begiraleen artean (Gazteria Alorreko eta Erein Elkarteko animatzaileak) 25 lagun joan dira harrera-ekitaldira udaletxean, eta Udalbatzako hainbat kidek hartu dituzte, zehazki, Jorge Crespok, Magdalena Hernándezek eta Mikel Colomok. Frantziako ordezkaritzaren izenean Christian Petchot-Baqué Pays de Nay Mankomunitateko lehendakariak parte hartu du.

Bisitaldian zapi gorri bat eman zaie, hiriko armarriarekin.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba