2025eko apirilak 11

Harrera Udaletxean Lizarraldea BHIren eta Suediako Falkenberg herriaren arteko truke batean parte hartzen duten ikasleei

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak harrera egin die gaur goizean udaletxean Erasmus + programan parte hartzen ari diren 20 ikasleko talde bati, Lizarraldea BHIko eta Suediako Falkenberg herriko (Halland probintzia) gazteen arteko truke batean.

Suediako espedizioak aste hau gure hirian igaroko du, BHIko ikasleen etxeetan ostatatuta du, eta gero, hilaren amaieran, haiek izanen dira euren herrialdean bisitatuko dituztenak.

Azucena Polo Hezkuntza zinegotziak eta Ibai Crespo zinegotziak harrera egin diote espedizioari osoko bilkuren aretoan, eta, bertan, udal baten funtzionamendua nolakoa den ikasi ahal izan dute, gaingiroki.

Estella-Lizarran ez ezik, Iruñean, Urederra ibaiaren iturburuan eta Donostian ere izan dira egunotan. Erasmus + Europar Batasuneko programa bat da, ikaskuntza, inklusioa eta herrialdeen arteko lankidetza sustatzen dituena, mugikortasuna, kulturen arteko elkar ulertzea eta Europako balioak sustatuz.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba