2022ko uztailak 27

Harrera ofiziala udaletxean Aita Mari proiektuaren ordezkariei

Festetako Elkartasunaren Eguneko bazkarian bildutako dirua Aita Mari laguntzeko erabiliko da

Foto noticia

Eguerdian harrera ofiziala egin zaie Aita Mari Mediterraneoko Itsas Salbamendu Proiektuko ordezkariei, udalbatza-aretoan. Izan ere, Lizarra-Harrera Hiria elkarteak jaietako bazkari solidarioaren diru-bilketa aurten proiektu honi laguntzeko izatea nahi izan du.

Jai egun horretako,  abuztuaren 10ean, ekitaldien aurkezpenarekin batera, harrera hori egin da. Magdalena Hernández Migrazio zinegotziak eta Txemi Pérez de Eulate Landa Garapeneko eta Ingurumeneko zinegotziak, ekitaldian, Aita Marin egindako lan ordainezina eskertu dute, gainerako udal taldeetako ordezkariek ondoren egin duten bezala.

Aita Mariren aldetik honako hauek etorri dira: Íñigo Mijangos, Itsas Salbamendu Humanitarioko lehendakaria eta kapitaina; Isa Egiguren, Quiosko kanpalekuetako kazetari eta langilea; eta Iñaki Goñi, medikua Aita Marin eta kanpamentuetan.

Abuztuaren 10ean, bazkari solidarioaz gain, 12:00etan kalejira bat izanen da migratzaileei laguntzeko, eta, ondoren, Senegalgo musika-kontzertu bat Mamadourekin (Big Moon).

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba