Eguerdian udaletxean harrera instituzionala egin zaio egunotan Estella-Lizarra eta Frantziako Pays de Nay eskualdearen arteko elkartrukean sartuta dagoen 24 gazteren taldeari. Aipatu elkartrukea Europar Batasunak diruz lagundutako Erasmus+ programaren barruan dago.
Akitaniako eremuan 5 egun igaro ondoren, gaur egun trukearen bigarren fasean daude, Estellerrian. Egun hauetan, jarduerak egiten ari dira 5 begiralerekin, naturarekin konektatzeko, gaur egungo ingurumen-erronkak ezagutzeko eta 14 eta 17 urte bitarteko parte-hartzaileen arteko harremanak estutzeko.
Marta Ruiz de Alda alkateak, Maxi Valencia zinegotziak eta Carlos Amatriain Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendariordeak harrera egin diote taldeari eta festetako zapi gorri bat eta Nafarroako Gazteriaren Institutuak oparitxo bat eman dizkiete. Christian Petchot-Bacqué Communauté de Communes du Pays de Nayko presidentea eta Olivier Jeunot gazteria, gizarteratze eta lankidetza zerbitzuko zuzendaria ere bertan izan dira.