2023ko uztailak 26

Estella-Lizarra eta Frantziako Pays de Nay eskualdearen arteko trukean parte hartzen duten gazteei harrera egin zaie

Foto noticia

Eguerdian harrera ofiziala egin zaie Estella-Lizarra eta Frantziako Pays de Nay eskualdearen arteko trukean parte hartzen duten 14 eta 17 urte bitarteko 24 gazteei, Europako Batzordeak diruz lagundutako Naturaconection programaren babespean. Akitania aldean 5 egun igaro ondoren, egun hauetan hainbat jarduera egiten ari dira Estellerrian, bihar arte (uztailak 27).

Gazteek, egun hauetan 4 begiraleren laguntza izan dituztenak, naturarekin lotutako hainbat jardueratan parte hartu dute. Marta Ruiz de Alda alkateak eta Carlos Rubio zinegotziak eman diote taldeko bakoitzari festetako zapi gorri bana, hiriko armarriarekin. Jarduerak Udaleko Gazteria Arloak antolatu ditu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba