EN BUSCA DEL RATONCITO PÉREZ. EL MUSICAL.

ENROLLADOS KIDS. MUSIKA IKUSKIZUN FAMILIARRA
Sinopsi: Paulak sekretu bat du: hortz bat mugitzen zaio, eta izugarrizko beldurra ematen dio, inoiz ez baitu inor hortzik gabe ikusi. Amari kontatu beharko dio. Honek esango dio ez dela ezertxo ere gertatzen, normala dela, eta behin betiko erortzen denean Sagutxoa etorriko dela.
Beldur handia ematen diote saguek Paulari, baina, Carlos anaiarekin batera, beharrezko indarrak bildu eta itsasoz itsaso ibiliko dira, Perez sagutxoaren gordelekura behin betiko eramango dituen hiru dimentsioko atearen bila eta harekin aurrez aurre egoteko. Perez Sagutxoaren bila, balioz beteriko antzerki ikuskizun musikala eta publikoari antzerkiaren magia biziaraziko diona.
- 2025/3/3
- Ordua: 18:00.
- Prezioa: 4€
CALLADITA
FILMA, EMAKUME ETA ZINEMA ZIKLOA (M-8ko PROGRAMAN SARTUTAKO JARDUERA)
Sinopsi: Ana Kolonbiatik iritsi berria da, eta etxeko langilea da luxuzko etxe handi batean. Arte-merkatarien familia aberats batek egiten du uda etxe horretan. Neska gazteak egunsentitik gauera arte eta kontraturik gabe egiten du lan, uda amaieran baldintza duinak lortzeko promesaren pean, beti ere diskretua eta isila bada. Baina aldameneko etxeko Gisela etxeko-langilearen bitartez, Ana konturatuko da gauzak ez dabiltzala zehazki esan dioten bezala, eta apur bat gehiago dibertitzen ikasiko du Costa Bravan egingo duen udan.
- Data: 2025/3/5
- Ordua: 19:00.
- Prezioa: 3€
CRISTINAS (M-8ko PROGRAMAN SARTUTAKO JARDUERA)
TDIFERENCIA. ANTZERKIA

Sinopsi: Ama-alaben arteko harremanean oinarritutako komedia da Cristinas. Lotura paregabea, fase eta etapa desberdinetatik pasatzen dena, haurdunalditik helduarora. Paperak, denborarekin, alderantzikatu egiten dira, eta harremana aldatu egiten da. Batez ere, indarkeria testuinguru batean bizi izan denean.
Bi emakume hauek -bizitzaren kolpeei eta gizon ziztrinei izkin egiten ikasi dutenak-, familian Gabonak berriro ez pasatzea erabakitzen dute. Endredoz, sekretuz, ustekabez eta abenturaz betetako komedia honek ez du inor epel utziko.
- Data: 2025/3/7
- Ordua: 20:00.
- Prezioa: 3€
YÛGEN
LA BANDA ANTZERKI-ZIRKUA. IKUSKIZUNA

Sinopsi: Argi- eta iluntasun-tarteetan ibiltzeak bizitzaren berezko bidea erakusten digu. Yûgen hiru arimen arteko topaketa da. Hiru arima horiek beren bizi-bidean aurrera egiten dute, gaur egungo gizartearen hormak nola puskatu jakiteko eta, hala, beren esentziaren zentzuarekin berriro konektatzeko.
- Data: 2025/3/9
- Ordua: 19:30h.
- Prezioa: 8€
NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
KONTZERTUA

Sinopsi: Andante zikloa 24-25
- Data: 27/3/2025
- Ordua: 19:30.
- Prezioa: 8€
Entradas: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/