Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko ‘That’s English’ programa, Hezkuntza Ministerioak sortua, datorren ikasturtean ere Lizarran emanen da.
Eskolak Lizarraldea BHIn izanen dira, astean behin, maila hauekin: A2, B1, B2.1 eta B2.2.
Gutxienez 16 urte izan behar dira (edo 2023 honetan bete), eta matrikulak NHEOn (Iruñean) egin daitezke urriaren 31 arte, edo Lizarraldea BHIn irailaren 19an, 9:30etik 11:30era.
Programa hau erdipresentziala da, astean eskola presentzial bat ematen du, eta, ondoren, beste baliabide batzuekin lan egiten da etxetik plataforma baten bidez.
Hauek dira ordutegiak:
A2 (oinarrizkoa), asteazkenak 16.00etatik 17.00etara eta beste talde bat asteazkenak 17.00etatik 18.00etara
B1 (ertaina), astearteak 17.30etik 19.30era
B2.1 (ertaina), asteazkena 18.00etatik 20.00etara
B2.2. (ertaina), osteguna 17.30era 19.30era