2022ko uztailak 22

Herriko jaien programa aurkeztu da, abuztuaren 5etik 11ra luzatuko dena

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak eguerdian eman du aditzera herriko festetako programa ofiziala, abuztuaren 5etik 11ra luzatuko dena, pandemia dela-eta bi urte igaro ondoren.

Regino Etxabe zinegotziak, Kultura eta Ondareko batzordeburuak, eman du nobedade nagusien berri, eta nabarmendu du festa bereziak izanen direla “kaleko bizitzan, herritarrak gozatzeko gogotsu daudelako”, eta programak “askotarikoa” izan nahi du “adin, gustu, musika-kezka eta abarretarako zabalik, noski, aurrekontu-mugen barruan”.

Aurrekontua 221.000 eurotik gorakoa da: aurrekontu arruntaren 90.000 euro, soberakinetik gehitutako 70.000 euro eta zezenketetako beste 61.000 euro. Horri guztiari, beste gastu batzuk gehitu behar zaizkio: langileak, ekipoen alokairuak, bainugelak, etab., kuantifikatzen zailak direnak. Gainera, Etxabek nabarmendu du programa kolektibo askorekin elkarlanean egiten dela, urteko gainerako jarduerekin egiten den bezala.

NOBEDADEAK ETA BESTE EKITALDIAK

Jaietako ekitaldi garrantzitsuen artean, zinegotziak honako hauek nabarmendu ditu: haurrentzako ikuskizunak indartzea (berrikuntza gisa, uretako zezenak astelehen, asteazken eta ostegunetan), kale-antzerkiaren berritasuna, orkestrak (bereziki asteleheneko ikuskizuna, Jamaikarekin), edo astearte eta asteazkeneko bi musika-gau bereziak, duela aste batzuk Foruen plazan iragarritako emanaldiekin: Mariachi Imperial, El Drogas (Nafarroan azken aldian jo ez duena) eta La Mala Pékora asteartea; eta Lágrimas de Sangre, asteazkenean, animazioarekin zezensuzkoa baino lehen eta DJ Ainhoa Elorriaga goizaldean.

Zekorren entzierroak astearte goizerako eta asteazken arratsalderako ere gorde egin dira, igande gauean su artifizialak izanen dira, ajoarriero lehiaketak 50 urte beteko ditu, asteazkeneko bazkari solidarioa eginen da, etab.

Era berean, Etxabek hainbat kolektibok antolatzen duten programazioa gogorarazi du, hala nola, txosnak (Bolbora, Raimundo el Canastero…), Santiago plaza (Flitter astelehenean arituko da), San Martin plaza, aurten 94ko Kintarekin asteburuan, eta abar.

Gainera, musika elektronikorako lekua egonen da tokiko dj gazteekin, Musika Eskolaren atzealdean ostiralean eta larunbatean, edo astelehenean kultur guneko lorategietan.

 



NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba