2024ko maiatzak 13

Puyko Ama Birjina dela eta, maiatzaren 24, 25 eta 26an izanen den jai egitaraua aurkeztu da

Ana Duarte Festetako zinegotziak gaur goizean aurkeztu du Puyko Ama Birjinaren festa-programa. Aurten, maiatzaren 24an, 25ean eta 26an izanen dira jaiak, ostiraletik igandera, eta, beraz, asteburuan eginen dira.

Udalak 30.000 euro inguru erabiliko ditu festetarako, hau da, 25.000 euro festetako partidatik bertatik. Horrez gain, kolektiboei dirulaguntzak emanen dizkie jarduerak antolatzeko.

Zinegotziak eskerrak eman nahi izan dizkie kolektiboei “programa osoagoa” izateko laguntzagatik, eta “gustu eta adin guztietarako” jarduerak daudela ziurtatu du. Entzierroak, herri-bazkariak (Txerrikumea gorestearena, gazteriarena, 95eko kinta), mota guztietako musika, dantzak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa eta Puyko Basilikara egindako ohiko bisita larunbatean, maiatzak 25, goizean bertan, osatzen dute programaren zatirik handiena. Larunbat arratsaldean eta igande goizean eginen dira haurrentzako jarduerak (puzgarriak eta aurpegi-margoketa).

Duartek gaineratu du aurrekontua handitu egin dela aurten, besteak beste, zezenketetan osasun-langile gehiago izanen direla (bi anbulantzia eta sorospen-postu bat), eta gehitu du maiatzaren 25ean Donibane Garaziko Udalbatzaren parte hartzea ere espero dela.

PROGRAMA DEL PUY 2024

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba