2024ko martxoak 14

Martxoaren 30ean eginen den Miguel Indurain Sari Nagusia aurkeztu da

Foto noticia

Gaur goizean, Miguel Indurain Sari Nagusiaren edizio berri bat aurkeztu da, izen horrekin 25. urteurrena betetzen duena, eta martxoaren 30ean, larunbata, izanen da, hau da, Aste Santuan. Txirrindularitza Elkarteak, antolatzaile gisa, azken edizioetako ibilbidearen antzekoa diseinatu du, 200 kilometrokoa, eta 22 talde bertaratuko dira.

Esan dutenez, “lasterketaren historiako partaidetza onenetako bat” izanen da. Honako talde hauek beren presentzia baieztatu dute: Cofidis, Arkea, Astana, Bora, Decathlon, EF, Lidl, Movistar, DSM, Jayco, UAE, Burgos, Caja Rural, Kern Pharma, Euskaltel, Israel, Lotto, Q365, Polti, Total Energies, Illes Balears eta Sabgal.

Marta Ruiz de Alda alkateak parte hartu du aurkezpenean, klubeko arduradunekin (Marta Garín eta Miguel Ángel García Mitxelena), Jorge Aguirre Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailearekin eta Miguel Indurainekin batera, ekitaldi jendetsu batean. Lasterketa-egunean omenaldia eginen zaio Jose Maria Mínguezi, duela 25 urte lasterketako sariaren egileari.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba