2025eko abenduak 11

Aurtengo Gabonetako egitaraua aurkeztu da, eta adin guztietako jendearentzako jarduera ugari antolatu dituzte

Antzerkiak, zinemak, musikak, baletak, Artisautza Azokak, erakusketek eta kirolak bat eginen dute egun hauetako ohiko ekitaldiekin

Ana Duarte Kultura zinegotziak eguerdian aurkeztu du datozen asteetan hirian izanen den Gabonetako egitaraua. Gabon-kanten Errondarekin hasi eta Erregeen eguneraino doan programazioa.

“Ia egunero ditugu jarduerak, eta egitarau oparoa dugu: antzerkia, zinema, musika, baleta, erakusketak, Artisautza Azoka, kirola…”, esan du zinegotziak. “Eta lortu dugu, gainera, programazio askotarikoa izatea, adin guztietarako, ohiko jarduerei gehitzen zaiena: Olentzero eta Maridomingiren kalejira, Pregoilariaren irteera eta Errege Magoen Kabalgata”.

Udalak 35.0000 euro inguru bideratzen ditu jarduerak antolatzearen eta kolektiboei beren ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen artean.

SARRERAK: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba