2025eko martxoak 17

Gazte literaturako Ager Vasconum lehiaketaren zortzigarren edizioa aurkeztu da

Foto noticia

Ager Vasconum Literatur Lehiaketa, Nafarroako hegoaldeko hainbat toki entitatek -tartean, Lizarrako Udalak, 2017az geroztik- antolatzen duten VIII edizioa aurkeztu da. Aurreko urteetan bezala, literatur lehiaketa hau D ereduko 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da.

Gaur aurkeztu da edizio berria, nobedade batekin: lehiaketak webgune propioa ere badu, www.agervasconum.eus. Bertan, oinarriak, tokiko erakunde antolatzaileak edota hemeroteka kontsulta daitezke, aurreko zazpi edizioak biltzen dituena.

Tafallan izan den aurkezpenean, parte-hartzeari jarri diote garrantzia, eta parte-hartzea handituz doa urtetik urtera. Hala, 2014an 33 lan bakarrik aurkeztu baziren, 2023an ia 200 izan ziren, 192 zehazki.

Lanak apirilaren 29ra arte aurkez daitezke, eta ekainaren 12an emanen da ezagutzera epaimahaiaren erabakia. Sariak ekainaren 19an (19:00) banatuko dira Garesen.

Argibide gehiago, webgunean: www.agervasconum.eus

Bases: https://agervasconum.eus/es/participar/

NOTICIAS RELACIONADAS

Helduendako euskara ikasteko kanpaina

Nafarroako Gobernuak, beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean, helduei euskara ikastera animatzeko kanpaina abiatu du aurten ere: 'Euskera ahora'.Lizarran bi...

Volver arriba