Aurreko ikasturtean bezala, 2026-2027 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloko onarpen-eskabide guztiak Educa plataformaren bidez izapidetuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 23tik martxoaren 6ra izango da, bi egunak barne.
Eskabidea modu telematikoan izapidetzeko, eskatzaileak Educa Portal-era sartu beharko du Educa erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin, ziurtagiri elektronikoarekin edo cl@ve sistemako sarbide-egiaztagirien bidez.
Familiak hala eskatzen badu, eskatutako ikastetxearen erakunde titularrak laguntza emango du izapidean. Horretarako, zentrora deitu behar da (948552039) eta eguna eta ordua adostu.
DOKUMENTAZIOA